

Athletic Club Primera Iberdrolako hirugarren jardunaldira lidertzan heldu da Bartzelonarekin batera, txapelketako hirugarren garaipena jarraian sinatzeko zain. Bihar, 11:00etatik aurrera, Real Betis izango da aurkaria da, baina lehoiek ez bezala, andaluziarrek ez dute punturik lortu liga hasieran. Villacampak zuzentzen duen taldeak datorren asteburuko etenaren aurretik garaipen guztiak lortzeko erabakiarekin.
Kirol arloan, hainbat baja izango ditu entrenatzaile zuri-gorriak. Horietako batek, Andrea de la Navarenak, Amaia Peñaren debuta eragin dezake atean. Betisek ez du bere hamaikakoan Mari Paz Vilas izango. Aurrelari galiziarra lesionatuta dago, eta bere taldeak hutsune nabarmena izango du erasoan. Pier Luigi Cherubinok bere bigarren denboraldi ekingo dio, uda honetan baja asko izan dituen baina pisu handiko jokalariak lortu dituen taldean: Mari Paz, Eva Llamas, Oriana Altuve eta azkena, Ángela Sosa.
Aurrekariei dagokienez, azpimarratzekoa da lehoiek ez dutela Betisen aurka galdu ligan eta Kopan. Jokatutako 9 partidatan, 5 garaipen eta 4 berdinketa lortu dituzte, 17 goleko sartuz, kontrako 12rekin. Aurreko denboraldian, Villacamparen taldeak 2-1 irabazi zuen lehen itzulian, eta otsailean, pandemiaren aurreko azken irteeran, puntu bat berreskuratu zuten Luis del Solen, bina berdindu ostean.


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz