undefined

“Etenaldira puntu guztiekin heltzeak hazten lagunduko liguke”

“Etenaldira puntu guztiekin heltzeak hazten lagunduko liguke”

Villacampak Betisen aurkako neurketa “oso konplexua” izango dela dio eta 19 jokalari deitu ditu bihar Lezaman aritzeko

Angel Villacampa Athleticen entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, bihar (11.00etan, Lezaman) bere taldeak Real Betisen aurka jokatuko duen partidaren bezperan. Zuri-gorriak badaki ez dela partida erraza izango, eta lehen bi jardunaldietan aurkaria bi porrotekin heldu den arren, lehoiei gauzak zailak jartzeko“argudioak” dituela ohartarazi du. Bestalde, lehoiek garaipena bilatuko dute ligako hirugarren jardunaldian, datorren asteko etenaldiaren aurretik.

Villacampak aitortu duenez, “Betis puntu premian dago; bi porrotekin dator. Fitxaketa ahaleginak egin dituzte eta joko ona erakutsi dute. Argudio asko dituzte. Altuve golaren sinonimoa da, Sosa izan da fitxaketarik mediatikoena eta Rosa Marquezi protagonismoa kentzen saituko gara. Partida konplexua espero dugu, baina garaipenaren bidean jarraitu nahi dugu”.

Bihar Lezamako ateak berriro irekiko dira Primera Iberdrolako partida baterako. Villacampak esan duenez, “Gure jendea gurekin egon daitekenean albiste positiboa da, nahiago nuke hurrengo egunetan gehiago etorriko balira. Partida ez da gauza bera zalerik gabe, faltan botatzen ditugu. Zorionez, bihar batzuk etorriko dira guri laguntzera”.

Lehoiak, krudelki kanporatuak izan ziren Kopako penaltietan, eta halako kolpe nola gainditu lezioa eman zuten. “Oso gogorra izan zen guztiontzat”, aitortu du Villacampak. “Bi taldeak Kopako finalean izateko itxaropena genuen; ez genuen lortu. Neskak berriro altxatu ziren, Sevillara joan ginen eta lehen zati bikaina egin genuen, baina bigarren zatian bisitari izateak eta nekeak atzean sartu gintuen. Taldearen lan mentala, fisikoa eta taktikoa ez ezik, funtsezkoa izan zen egoera konplexu horretatik ateratzeko”.

Hirugarren jardunaldiaren ostean, denboraldiko lehen etenaldia iritsiko da. Atseden hori ondo etorriko da lesionatuak sendatzeko. “Etenaldia oso ondo etorriko zaigu. Ikusiko dugu jokalariren bat berreskuratzeko eta entrenamenduetan eraginkorragoak izateko gai garen, behar dugulako.  Etenaldira puntu guztiekin heltzeak hazten lagunduko liguke. Baja asko izan arren, taldeak puntuak lortzen eta lehiatzen jarraitzen du“, esan du entrenatzaileak.

Deialdia Betisen aurka

Oihane Hernandez deialdian sartuko da azkenean ezker hankako soleoan dituen arazoak gainditu ostean. 19 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: Andere Leguina, Amaia Peña, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Jone Ibañez, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia Garcia, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Nerea Nevado, Paula Arana eta Bibiane Schulze.