undefined

“Partida bikaina egin dugu”

“Partida bikaina egin dugu”

Gaizka Garitano pozik agertu da Athleticek Levanteri San Mamesen irabazi ostean: “Asko pozten naiz jokalariengatik, lan bikaina egitetik zetozen”

“Garaipen hau behar genuen. Lasai geunden eta lanean ondo ari ginen, baina edozein taldek emaitza positiboak behar ditu”. Gaizka Garitano harro agertu da bere jokalarien lanarekin Athleticek Levanteri San Mamesen irabazi ostean: “Asko pozten naiz beraiengatik. Ondo lan egitetik gentozen eta lasai geunden, baina garaipena behar genuen. Ondo defendatu dugu eta ausartak izan gara erasoan”.

Entrenatzaile zurigorriak Berenguerren papera azpimarratu du gaur, Athleticekin goleatzaile gisa estreinatu baita: “Falta zitzaigun sakontasun hori ematen digu Alexek. Bigarren lerroko jokalariek golekin lagundu behar digute”.

Zarragaren debutaren inguruan, Garitanoren ustez, “Belaunaldi berria da eta gurekin daude. Denbora eta pazientzia behar ditugu, baina garrantzitsuena da dagoeneko badaudela eta taldeari asko laguntzen diotela”.