undefined

San Mameseko soropilaren ordezkatzea

San Mameseko soropilaren ordezkatzea

Lanak igande arratsaldean hasi dira eta bihar, astelehena, egungo belarra kentzen hasiko dira zepa berriak jarri aurretik

Athletic Clubek San Mameseko berdegunea ordezkatzeari ekin dio. Gaur arratsaldean, Levante UD taldearen aurka jokatutako partidaren ostean, prestaketa lanak hasi dira. Makinak sartu dira eta hainbat proba egin dira, bihar, astelehena, goizeko lehen orduan egungo soropila altxatzen hasi aurretik.

Datorren astean Athletic Clubek LaLigako partida jokatuko du Sadarren eta hori aprobetxatuz, zepa berriak kendu, konpondu eta berdintzeko lanak egingo dituzte, beti ere eguraldiaren arabera. Helburua berdegune berria urriaren 31an (LaLigako 8. jardunaldia), San Mamesen, Sevilla FC taldearen aurka jokatuko den partidarako erabilgarri izatea da. Ostean, eta geldialdia aprobetxatuz, prozesua finduko da berdeguneko azken fibratze-lanekin.