undefined

Oier Zarraga: kumea lehoi bihurtu da

Oier Zarraga: kumea lehoi bihurtu da

Getxotar gaztea partida ofizialean estreinatu zen atzo, Levanteren aurkako norgehiagokaren 70. minutuan zelairatuz

1999ko urtarrilaren 4an jaiotako Oier Zarraga getxotarrak debuta egin zuen atzo Levanteren aurka San Mamesen, 70. minutuan zelairatu ostean, Unai Lopezen ordez. Taldeak jokatu dituen lau lagunartekoetakik hirutan jokatu ondoren (Real Oviedoren aurka gol bat sartzea lortu zuen), Zarraga atzo estreinatu zen zurigorriekin partida ofizialean.

Zarragak kamiseta zuri-gorriarekin debuta egiten duen 626. lehoia da, eta Gaizka Garitanorekin bederatzigarrena, Kenan Kodro, Alex Berenguer eta Jokin Ezkieta fitxaketen, eta Iñigo Vicente, Jon Morcillo, Oihan Sancet, Gaizka Larrazabal eta Unai Vencedor lehoi-kumeen ostean. Estreinaldiaren ondoren hunkituta agertu zen, Levante 2-0 garaitu ostean: “Txikitatik dudan ametsa da. Zale bezala lehenengo, beheko mailetako jokalari bezala gero eta azkenik, lehen taldearekin. Oso hunkigarria da”.

 

Ibilbide luzea Lezaman
Erdilaria Alebinetan iritsi zen Lezamara, 2009-10 denboraldian 10 urterekin, Romotik. Oierrek pausoz pauso pasa zituen Athleticeko harrobiko maila guztiak, eta azkenean bi denboraldi jokatu zituen Hirugarren Mailan CD Basconiarekin. Aurreko denboraldian Bilbao Athleticen aritu zen. Zarraga funtsezko pieza izan zen Joseba Etxeberriaren taldearen denboraldi bikainean, 29 partida jokatuz eta 5 gol sartuz, taldeari Bigarren Mailara igotzeko play-offetan lehiatzen lagundu ziotenak.

Gaur egun, nahiz eta oraindik filialaren fitxa izan, Zarragak lehen taldearekin lan egiten du eta ohikoa da Garitanoren deialdietan, Athletic Clubek jokatutako Ligako 5 deialdietatik bakarra galdu du.