

Denboraldia bikain hasi du emakumezkoen lehen taldeak: bi garaipen eta berdinketa bat lehen hiru jardunaldietan. Hasiera ona izan da, eta Lucia Garcia aurrelari zuri-gorriak hiru gol sartu ditu bi neurketetan. Aurrelatiak, Eunate eta Morazarekin batera Espainiako selekzioarekin aste honetan, ez zuen parte hartu Deportivo Abancaren aurkako lehen jardunaldian, baina bai Primera Iberdrolaren ondorengo bi norgehiagoketan. Bigarren jardunaldian, Sevillaren aurka bi gol lortu zituen (biak, ezker hankarekin), eta igandean berriro atea ikusi zuen Betisen aurka Lezaman. Liga hasiera batean, lehoien ’17 ‘ak ez zuen inoiz lortu hiru gol sartzea hain denbora tarte txikian.
Zenbaki positibo hauekin, lehoia txapelketako golegileen zerrendako lehen postuetan dago, Estherren atzetik (Levante UD ,4 gol) eta Alexia Putellasekin berdinduta (3 gol).
23 gol azken bi urteetan
Lucia Garcia 2016ko irailean iritsi zen Lezamara, eta Albacete Fundazioaren aurka debuta egunean gola sartu zuen. Lehen denboraldi horretan 5 gol lortu zituen. Kopuru horrek hobera egin zuen hurrengo ikasturtean, 7 gol lortuz (4 ligan eta 3 Kopan). 2018/19 denboraldian “doblete” bat sinatu zuen hirugarren jardunaldian Realaren aurka eta orain arteko markarik onena sinatu zuen: 13 gol. 2019/20an, martxoan pandemiak eten zuenean, Luciak 10 goletan utzi zuen bere marka (9 ligan eta 1 Kopan), zalantzarik gabe bere erregistrorik onenera hurbilduko zuen sasoi batekin.


Emakumezkoen Athleticen kontu berria Twitterren
Emakumezkoena
Neskek gune propioa dute gaurtik aurrera Instagrameko bere kontuarekin bat egiten duen sare sozialean, emakumezkoen atalaren gaurkotasun guztia zehatz-mehatz eskainiko duena


Landutako garaipena Vallecasen
Emakumezkoena
Talde osoaren jarrerak eta intentsitateak, eta Lucia Garciaren hiru golek garaipena eman diote Athletici Vallecasen (2-3)


ZUZENEAN: Rayo Vallecano – Athletic Club (21. J Primera Iberdrola)
Emakumezkoena
Jarraitu Primera Iberdrolako (21. jardunaldia) partidako zuzeneko kontaketa (audioa) 13:00etatik aurrera


“Inoiz ez dugu amore emango”
Emakumezkoena
Iraia Iturregik 19 jokalari deitu ditu bihar Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko, “une zailetan bere aurpegi onena ematen duen taldea”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Streaming bidez jarraitu entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Rayo Vallecano – Athletic partidaren atarikoan.


Rayo harrapatzea, igandeko helburua
Emakumezkoena
Zuri-gorriek Rayo Vallecano izango dute aurkari igande honetan, 13:00etatik aurrera, jaitsiera postuetatik aldentzeko


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”