undefined

Lucia Garcia Espainiako selekzioaren kontzentraziotik itzuli da

Lucia Garcia Espainiako selekzioaren kontzentraziotik itzuli da

Aurrelariak ez du jokatuko Txekiar Errepublikaren aurkako nazioarteko partida, eskuin hankako izterrean jasandako lesioa dela eta

Athenea del Castillok (RC Deportivo) Lucía García ordezkatu du Espainiako selekzioa Las Rozasen egiten ari den kontzentrazioan, datorren ostiralean Txekiar Errepublikaren aurka Sevillan jokatuko duen nazioarteko neurketaren aurretik.

Aurrelari zuri-gorriak eskuin hankako izterrean giharretako lesio arina du, eta Athleticeko zerbitzu medikoek kontrolatuko dute lehoientzako Primera Iberdrolan lehiaketarik gabeko aste batean.

Bestalde, Eunate eta Moraza lehoiak Las Rozasetik Sevillara joango dira bihar, deialdian dauden gainerako jokalariekin batera, hurrengo egunean (21:00etan) Txekiar Errepublikaren aurkako partida jokatzeko, 2022ko Eurokoparako sailkatzeko.