

Gaizka Garitanok telematikoki erantzun zien komunikabideen galderei Lezamako prentsa aretotik, Osasunaren aurkako partidaren atarian. Sadarren, Ligako 7. jardunaldian (lar. 18:30etan), jokatuko den partidari buruz, derioko entrenatzaileak aurkariaren lehiakortasuna eta antolakuntza azpimarratu ditu.
Bolada txar baten ondoren, Athleticek Levanteri irabazi zion iragan jardunaldian San Mamesen, baina deriotarraren hitzetan, ez dira taldearen planak aldatu: “Berdin lan egiten dugu. Irabazi ala ez, ez da beste modu batera lan egiten. % 100ean egon behar dugu alderdi guztietan: fisikoa, mentala, motibazioan… Biharko partidan kontzentratuta gaude. Partida ona egiten saiatuko gara. Garaipena buruan dugu beti”.
Aurkariari dagokionez, Garitanok biharko partidaren konplexutasunaz ohartarazi du: “Denbora daramate gauzak ondo egiten. Aurreko denboraldian Osasuna bikain aritu zen eta aurten ere oso ondo hasi da: Celtari ondo irabazi zioten eta partida bikaina jokatu zuten Ipuruan. Oso talde lehiakorra eta antolatua da: intentsitate handia jartzen dute presioan eta lehian, joko zuzenaren aukera dute (Enric) Gallegorekin, goitik ondo doazen erdiko atzelariak dituzte. Zerbaitegatik daude dauden lekuan”.
Talde zuri-gorriak hobera egin du asteak aurrera joan ahala: “Jokalari askok, gaixotasunagatik edo lesioagatik, ezin izan dute gurekin egon denboraldi-aurrean. Orain erritmo hartu dute. Jokalari horiek hobeto daude. Iritsi berri diren jokalarien bertuteekin ere geratu behar dugu”.



Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean


Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Lehen taldea
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera


Berenguer, gol-bolada onean
Lehen taldea
Athletic Clubeko azken fitxaketa goleatzaile zuri-gorrien lehen postuan kokatu da LaLigan sartutako sei golei esker, lau azken bost partidetan