

Nazioarteko konpromisoak direla eta (Morazak eta Eunatek joka dezakete gaur Espainiako selekzioarekin Txekiar Errepublikaren aurka) asteburu honetan liga txapelketa eten da, lehoientzako partidaz betetako azaro baten aurretik. Aste honetan zehar Lezaman egindako entrenamenduetan jokalari ugari falta dira: selekzioekin dauden jokalariak, Lucia Garcia bertatik bueltatu dena giharretako lesioa dela eta; lesionatuta daudenak, osatze-prozesua bizkortzeko aprobetxatu dutenak; eta bigarren taldeko jokalariek, igandean (11:00) Espanyol B-ko zelaian jokatu beharreko partida prestatzeko lan egin dutenak.
Orain, lehia bueltatzen denerako mailarik onena bilatzea da gakoa, egutegian gorriz markatutako azaroko hilabete baten atarian. Atsedenaren ostean, talde zuri-gorriak Valentziara bidaiatuko du datorren astean, Valentziaren aurka Primera Iberdrolan jokatzeko, orain arte bederatzi puntuetatik zazpi lortu duen taldearen kontra. Hiru aste gogorrak iritsiko dira orduan, eta bost neurketa izango dituzte lehoiek hurrengo egunetan. Denboraldiaren luzera hain estua izanda, azaroak sei norgehiagoka izango ditu, aste arteko bi jardunaldiekin.
Horrela, zuri-gorriek Madrid CFF hartuko dute azaroaren 4an, asteazkenean, Lezaman, eta ondoren, Bartzelonara joango dira asteburuan, RCD Espanyolen aurka jokatzeko. Lehoiek astearen erdialdean jokatuko dute berriro Lezaman Levante UD taldearen aurka, zazpigarren jardunaldian eta asteburuan Valdebebasen lehen aldiz arituko dira Real Madrilen aurka. Hilabete gogor honi amaiera emateko, Athletic Club-UDG Tenerife neurketa jokatuko du Athleticek 9. jardunaldian Lezaman (azaroaren 22ko asteburuan), hilabeteko azken astean taldeei atsedena eman aurretik, selekzioen neurketengatik, beste geldialdi bat egingo baita.
Primera Iberdrola egutegia, nazioarteko partidengatik egindako etenaldiaren ondoren*:
J.4 – Urriak 31 – Valentzia- Athletic Club
J.5 – Azaroak 4 (asteazkena) – Athletic – Madril CFF
J.6 – Azaroak 8 – RCD Espanyol – Athletic Club
J.7- Azaroak 11 (asteazkena) – Athletic Club – Levante UD
J.8- Azaroak 15 – Real Madril- Athletic Club
J.9- Azaroak 22- Athletic Club- UDG Tenerife
*Eguna eta ordu zehatzak, oraindik zehaztu gabe


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz