undefined

Ohiko Batzar Nagusia atzeratu da

Ohiko Batzar Nagusia atzeratu da

Euskadiko osasun-prebentzioko neurriak argitaratuta, Zuzendaritza-Batzordea batzar nagusia egiteko beste data bat aztertzen ari da osasun- eta juridiko-berme guztiekin

Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 22ko Agindua argitaratu da. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan ezohiko prebentzio-neurri zehatzak hartuko dira, COVID-19ak eratorritako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz.

Aginduan jasotako neurrien artean, lehiaketa, ekitaldi eta ikuskizunetara joatea mugatzen da:

• Espazio itxietan, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera onartuta, gehienez ere 400 pertsonako mugarekin.
• Estalperik gabeko espazioetan, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera onartuta badute, eta 600 pertsona gehienez.

Aginduak ezartzen du neurriak 2020ko azaroaren 4ra arte egongo direla indarrean, eta luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango direla, egoera epidemiologikoaren arabera.

Egoera berria aztertu ondoren, Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak honako hau erabaki du:

• San Mamesen, hasiera batean 2020ko azaroaren 15erako egitekoa zen batzarraren data atzeratzea.
• Batzarra baldintza onenetan egiteko dauden aukerak aztertzea. Lehentasuna izango du aurrez aurre egitea, osasun-eta juridiko-berme guztiekin.
• Aukera guztiak aztertu ondoren, batzarra egiteko beste data bat proposatzea, betiere 2020ko abenduaren 31 baino lehen.

Sentitzen dugu egoera berri honek gure bazkideen artean sortzen duen eragozpena eta ziurgabetasuna, eta, aldi berean, osasun-normaltasuneko giroa lehenbailehen berreskuratu nahi dugu. Arreta handiz ibiltzeko eta gomendioak kontuan hartzeko deia egiten dugu, gure Athletic Club maitearen jarduera guztiak gozatu eta ospatzeko.