undefined

Athleticek argazki historikoa eskaini dio Osasunari

Athleticek argazki historikoa eskaini dio Osasunari

Elizegik Sabalzari 1925ean talde gorritxoaren hamaikakoaren argazkia eskaini dio, San Mamesen jokatutako bigarren partidan

Athletic Clubek, Aitor Elizegi presidentearen bitartez, argazki historiko bat eman dio Osasunari, 1925eko abenduaren 8an San Mamesen jokatutako lagunarteko batean lehoien aurka jokatu zuen bigarren hamaikako gorritxoaren irudia (AC Museoak duen lehen erregistro grafikoa).

Luis Sabalza Osasunako presidenteak esker onez hartu du ekitaldia, eta bertan Oses, Abascal, Juanin, Ochoa, Urquizu, Ariz, Purroy, Goiburu, Miqueo, Gutxarri eta Lusarretak osatzen duten hamaikakoa agerian da. Partida 5-1 amaitu zen.