undefined

“Atsekabetuta gaude”

“Atsekabetuta gaude”

Gaizka Garitanok deitoratu egin du “pisua guk eraman dugun” partida bati ihes egiten utzi izana

Gaizka Garitano komunikabideen aurrean azaldu da Athleticek Osasunaren aurka galdu ostean. Talde gorritxoaren mendeurrena ospatzeko balio izan duen norgehiagokak Derioko entrenatzaileak esperotako ildoa jarraitu du: “Bagenekien partida itxia izango zela, baina aukerak gureak izan dira. Gaurko porrota oso gogorra da guretzat, izan duten aukera bakarrean gola sartu baitigute“.

Entrenatzaile zuri-gorria, gainera, haserre agertu da norgehiagokaren izaeragatik, izan ere, “partidaren pisua” lehoiek eraman dute: “Taldeak ondo lan egin du, baina emaitza da garrantzitsuena, eta ez gaude pozik alde horretatik. Ofentsiboki gehiago proposatzen saiatu gara, baina haiek lortu dute garaipena amaieran“.