

Joan den asteburuan Primera Iberdrolan izandako etenaldiaren ostean, Athleticek larunbat honetan berrekingo dio txapelketari (16:00etan, Antonio Puchades zelain) Valencia Féminas FC taldearen aurka. Angel Villacampak erabilgarri izango ditu azken asteetan erizaindegian izan dituen ia jokalari guztiak. Hauek berreskuratu ditu: Garazi Murua, Yulema Corres, Marta Unzué, Erika Vazquez, Andrea de la Nava eta Lucia Garcia. Sei lehoiak gainerako taldekideekin entrenatzen ari dira aste honetan eta Valentziara joateko deialdian sartzeko prest daude.
Ligako estreinaldi posibleak
Garazik eta Yulemak min hartu zuten denboraldi-aurrean eta, beraz, denboraldi honetako lehen minutuez goza dezakete Paternan. Kapitainaren kasuan lunbalgia batek, eta aurrelariaren kasuan, soleoan izandako lesio batek eragotzi dio garaiz iristea denboraldiaren hasieran. Gainera, Erika Vazquezek Las Gaunaseko Erreginaren Kopako finalerdian baino ezin izan zuen parte hartu eta oraindik ez du ligan minuturik jokatu. Zalantzarik gabe, asteburuko geldialdia ondo etorri zaio talde honi, eta ligako hasiera onari eusten saiatuko da.
Bestalde, Ane Azkonak bajan jarraitzen du. Nafarroakoa errefortzu bikaina izango da aurrealde zuri-gorrian, baina lanera berregokitzeko epeak bete behar ditu lehen.


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz