Lezama |
Lezamako partidak ateak itxita izango dira
Lezamako partidak ateak itxita izango dira
Athletic Clubek neurri hori hartuko du urriaren 26ko Dekretuari lotutako murrizketek irauten duten bitartean
Lezamako instalazioetan egiten den kirol-jarduera guztia ateak itxita egingo da jendearentzat. Emakumezkoen Athletic Clubek eta Bilbao Athleticek etxean jokatuko dituzten partidei eragiten die, urriaren 26ko 36/2020 Dekretuarekin lotutako murrizketek irauten duten bitartean behintzat. Neurri honek, duela hilabete batzuk entrenamenduetarako eta behe mailetako gainerako partidetarako hartu zirenekin bat egiten du.