undefined

Valentzia FCF, porrot gabe jarraitzeko hurrengo oztopoa

Valentzia FCF, porrot gabe jarraitzeko hurrengo oztopoa

Liga hasiera onari jarraipena ematea izango dute helburu lehoiek larunbat honetan (16:00etan), 2016tik ligan irabazten ez duten zelai batean

Athleticek Primera Iberdrolari berrekingo dio larunbat honetan (16:00etan), asteburuko etenaldiaren ostean. Lehoiek dena emango dute porrotik gabe jarraitzeko (2 garaipen, berdinketa bat) Valentziaren aurka, Primera Iberdrolako laugarren jardunaldian. Angel Villacampak zuzentzen duen taldea hirugarren da txapelketako behin-behineko sailkapenean, eta Valentzia zortzigarren postuan dago lau punturekin.

Pasa den denboraldian jaitsiera postuetan amaitu zuen, eta egoera bera ez sufritzea du helburu Che taldeak aurten. Valentziako taldeak hamaika jardunalditan zehar ez zuen garaipenik lortu iaz eta horrek Irene Ferrerasen kargugabetzea suposatu zuen. Ondoren, Jose Lopez Bargues entrenatzailea aulkira heldu zen ekainaren 2021a arte.

Valentzia FCF (izendapena 2009-2010 denboralditik) taldearen aurkako Ligako aurrekariek balantze orekatua erakusten dute: 4 garaipen eta 4 porrot lehoientzat eta berdinketa bakarra. Athleticek 2015-16 denboraldiko azken garaipena errepikatu nahi du larunbatean (1-2), Vanesa Gimbert eta Yulema Corresen golei esker lortu zuena.