undefined

“Defentsan eta erasoan sendo jokatu behar dugu”

“Defentsan eta erasoan sendo jokatu behar dugu”

Angel Villacampak hedabideen galderei erantzun zien Valentziaren aurkako partidaren aurretik: “talde gazte eta dinamikoa da”

Angel Villacampa, Athletic Clubeko emakumezkoen entrenatzailea, Lezamako prentsa aretotik aritu zen hedabideen aurrean, Primera Iberdrolako 4. jardunaldiko (larunbata, 16:00etan) Antonio Puchades Estadioan jokatuko den Valencia CF taldearen aurkako partidaren atarian.

Entrenatzaile zuri-gorriak aurkariaren zailtasunaz ohartarazi du: “Taldea berreraiki zuen kluba da, orain talde gaztea eta dinamikoa da, eta futbol maila ona proposatzen du. Badakigu nola egin diezaiekegun min, eta gakoa gure joko-modua ezartzea izango da. Erasokorrak eta sendoak izan behar dugu, bai defentsan, bai erasoan”.

Nazioarteko partidengatik txapelketa eten ostean, taldeak 5 norgehiagoka jokatuko ditu hurrengo hiru asteetan: “Ahalik eta azkarren egokitu behar gara. 5 partida jarraian datoz. Lehen partidak asko markatuko du dinamika. Ez dugu lehen partidaz harago pentsatu behar. Akats bat izango litzateke. Hamabost egunetan hamabost puntu jokatuko ditugu”.

DEIALDIA:
Valentziara bidaiatzeko, entrenatzaileak 18 jokalari deitu ditu: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, María Díaz, Yulema Corres, Marta Unzué, Oihane Hernández, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucía García, Marta Perea, Erika Vázquez, Vanesa Gimbert, Leyre Monente eta Nerea Nevado.