undefined

“Partidan hazi egin gara”

“Partidan hazi egin gara”

Gaizka Garitano pozik agertu da Sevilla garaitu ostean: “oso garaipen garrantzitsua da”

Gaizka Garitanok, Athletic Clubeko entrenatzaileak, komunikabideen galderei erantzun die bere taldeak Sevillari 2 eta 1 ostean. Iker Muniainen eta Oihan Sanceten golei esker markagailuari buelta ematea lortu dute zurigorriek.

Derioko entrenatzaileak garaipenaren sendotasuna azpimarratu du: “Partida bikaina egin dugu. Oso pozik gaude. Garaipen garrantzitsua da guretzat”.

Sancetek 86. minutuan sartu du garaipenaren gola eta entrenatzaileak gazteen papera goraipatu du: “Klub honetan beti egin da gazteen aldeko apustua eta gaur erantzun egin dute. Guk ez dugu inoiz zalantzarik izan. Fedearen eta jokoaren garaipena izan da”.

Garitanok aitortu du plana “erritmo altuko partida bat jokatzea” zela, eta taldeak bilakaera ona izan duela: “Hobeto hasi dira, baina gu hobetzen joan gara, partidan haziz. Joan-etorriko norgehiagoka izan da, eta guk lehen zati fisikoagoa planteatu dugu. Taldeak gora egin du partidan, maila bikainean bukatu arte “.