undefined

ZOOM I Iñigo Vicente & Oier Zarraga. Made in Lezama

ZOOM I Iñigo Vicente & Oier Zarraga. Made in Lezama

Athleticeko maila guztietatik pasa diren bi lehoi hauekin haien ibilbidea errepasatu dugu Liga honetan lehen talde zuri-gorriarekin debuta egin aurretik

Iñigo Vicente eta Oier Zarraga Lezamako bi lehoikume hauek dira ‘ZOOM’ erreportaje sortako protagonista berriak. Bi gazteak klubeko beheko maila guztietatik igaro dira, 10 urterekin kimu mailan sartu zirenetik, eta Liga honetan lehen talde zuri-gorriarekin estreinatu dira.

Lezamako instalazioetan ibili gara biekin, futbolari eta pertsona gisa trebatu diren klubean hamar urte hauei buruz dituzten iritziak ezagutzeko. Lehen entrenamenduek, taldekide eta entrenatzaileek, eta Lezamako txoko bakoitzeko oroitzapenek markatzen dute erreportaje hunkigarri hau. Athleticzaleek bi lehoi gazteen alde pertsonalena ezagutzeko aukera izango dute.

Ligan debutatu dutenak
Iñigo Vicente (Derio, 1998) partida ofizialean estreinatu zen LaLigako 2020-21 denboraldian, 4. jardunaldian, Cadizen aurka, San Mamesen partidaren 61. minutuan, Iñaki Williamsen ordez. Bestalde, Zarragak (Getxo, 2000) gauza bera egin zuen Katedralean Levante UD taldearen aurka (6. jardunaldia) 70. minutuan Unai Lopezen ordez. Atzo titular izan zen Sevilla FC taldearen aurka LaLigako 8. jardunaldian.