
Partida bukaeretan markagailua irauliz
Partida bukaeretan markagailua irauliz
Sevillaren aurkako partidaz gain, mende honetan zehar, LaLigako zazpi partida iraultzea lortu dute lehoiek 75. minutuan markagailuan behetik egonda
Azken 15 minutuak erabakigarriak izan ziren joan den larunbatean San Mamesen Athletic Club eta Sevillaren artean jokatutako partidan. Lehoiek garaipenaren bi golak sartu zituzten partidako azken ordu laurdenean: Iker Muniainek berdinketaren gola sartu zuen 76. minutuan eta Oihan Sancetek markagailua irauli zuen 86. minutuan.
2001-02 denboralditik hona, Athleticek beste zazpi aldiz lortu du hori egitea ligan. Hau da, 75. minututik aurrera gol guztiak sartuta emaitzari buelta ematea eta hiru puntuak eskuratzea.
Kronologikoki aztertuz gero, 2001-02 denboraldira arte atzera egingo dugu. Lehoiek RC Celtaren aurka jokatu zuten. Denboraldi horretan 2-0 altxatzea lortu zuten neurketako azken 9 minutuetan. David Karankak 2-1ekoa sartu zuen buruz 83. minutuan, Joseba Etxeberriak 87. minutuan berdindu zuen norgehiagoka korner jaurtiketa baten aldaratze bat aprobetxatuz eta Pablo Orbaizek markagailua iraultzea lortu zuen area barruan galdura ibili zen erdiraketa bati esker.
Urtebete geroago, berriro aurkari beraren aurka, baina oraingoan Katedralean, Athleticek 0-1eko markagailuari buelta eman zion. Etxeberriak arean aske zegoen baloia aprobetxatu zuen 80. minutuan berdinketa lortzeko eta Urzaizek buruz errematatu zuen 90. minutuan.
Bi jardunaldi geroago, Rayo Vallecanoren aurka errepikatu ziren historia eta eszenatokia. Ismael Urzaizek berdinketaren gola lortu zuen 77. minutuan, eta hiru minutu geroago, Aitor Larrazabalek Joseba Arriagari egindako penaltia sarera bidali zuen, 2 eta 1 lehoientzat.
San Mamesek oroitzapenerako beste gau bat bizi izan zuen 2005eko urtarrilaren 22an. Ernesto Valverdek zuzentzen zuen taldeak 0-3ko emaitzari buelta eman zion azken bi golak amaierarako hamar minutu falta zirenean sartuta. Julen Guerreroren golak, luzapena heldu baino minutu bat baino lehen, Katedralean bildutako zaleak zutik jarri zituen.
Hamar urte geroago, 2012-13an, lehoiek berriro gauza bera egin zuten Romaredan. Fernando Llorentek area barruan baztertutako baloia gol bihurtu zuen 80.an partida berdintzeko eta Ibai Gomezek, 92.an, zurigorrien garaipena lortu zuen Zaragozaren aurka.
2014-15 denboraldiak oroitzapenerako beste partida bat utzi zigun Martinez Valero zelaian. Athleticek 2-0eko emaitza irauli zuen Elx CF bihotzekoak jota. Ager Aketxek, Aritz Adurizen pase aprobetxatuz, 79.an egin zuen lehen gola, Mikel San Josek 86.ean bigarrena, eta Iñaki Williamsek 92.an. Azken unean.
Eta beste behin, Celta aurkari zutela, lehoiek beste erremontada bat itxi zuten 2016-17an, lehen aldiz San Mames berrian. Iago Aspasek 54.an aurreratu zuen taldea, baina Adurizek 82.an berdindu zuen penaltiz eta San Josek garaipena lortu zuen 93.an.