

Athletic Clubek bigarren zatiko aldaketekin irauli zuen joan den larunbatean Sevilla FC taldearen aurkako neurketa San Mamesen. Markagailuan 0-1ekoa zegoela, Gaizka Garitanok azken ordu laurdenean sartutako bi ordezkapenekin irauli zuen, Muniainek eta Sancetek gola lortu baitzuten: 76. minutuan lehena eta 86. bestea.
Bereziki deigarria izan zen Sanceten sarrera, markagailua irauli zuen gola lortzeaz gain, zelaian sartu eta 47 segundora lortu baitzuen. Iñaki Williamsen erdiraketa on bat aprobetxatu eta sare barrura bidali zuen baloia bere lehen jokaldian.
Sancetek Sevillaren aurka erabilitako ‘modus operandi’ a beste bost aldiz errepikatu da azken 10 urteetan Ligako partidetan. Hau da, sei lehoik lortu dute gola zelaian sartu eta hurrengo minutuan. Hurrengo bideoan Llorente, Ibai, Guillermo, Kodro, Aduriz eta Sanceten golak jaso ditugu, azken hamarkadako azkarrenak. Gainera, sei kasu hauetan Athleticek ez du inoiz galdu, lau garaipen eta bi berdinketa lortuz.
Fernando Llorentek ireki zuen zerrenda Cornellan, 2012-13 denboraldian Espanyolen aurka. 69.ean zelairatu zen Isma Lopezen ordez eta 70.ean igo zen bere gola markagailura.
Hurrengo denboraldian, Ibai Gomez sartu berriak bi ukitu behar izan zituen baloiarekin Diego Lopezen atea gainditzeko hurrengo denboraldian San Mamesen. Athletic 0 eta 1 galtzen ari zen Real Madrilen aurka 73. minutuan. Ibai sartu berriak hartu zuen zelai erdiko falta jaurtitzeko ardura, partidako bere lehen jokaldian. Jaurtiketa horren aldaratzean fusilatu zuen Ibaik madrildarren atea, 74. minutuan.
Hiru jardunaldi geroago Guillermok sartu zuen gola bere partidako lehen jokaldian, Benito Villamarinen. Aurrelaria 79. minutuan zelairatu zen eta 80. minutuan gola egin zuen buruz.
Kodrok sei jokalariko zerrenda bitxi honekin bat egin zuen 2018-19 denboraldian, Atletico Madrilen aurka San Mamesen (2-0). Raul Garciaren lekua hartu zuen 85.ean eta minutu berean sartu zuen lehoien bigarren gola, Garitanoren mutilen kontraeraso on baten ostean.
Adurizek 2019-20ko Ligako lehen jardunaldian Athleticekin egindako azken gol mitikoa ere multzo honetan dago. Barçaren aurkako bere guraizea San Mameseko berdegunean sartu eta minutu batera gertatu zen. 87.ean Williams ordezkatu zuen eta 88.ean igo zen bere gola markagailura.



Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz


Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean


Kopako beste final bat!
Lehen taldea
Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta 15 egunetan bi final jokatuko dituzte, Real Sociedad eta Bartzelonaren aurka, luzapenean Levanteri 1-2 irabazi ostean Berenguerren golarekin