undefined

Talde indartsuen arteko norgehiagoka Lezaman

Talde indartsuen arteko norgehiagoka Lezaman

Llau partidetatik hiru irabazi ditu Madril CFFk eta hirugarren postuan helduko da Lezamara, Athletic baino postu bat gorago

Bihar arratsaldeko 18:00etatik aurrera Primera Iberdrola txapelketako talde indartsuenetako bi izango dira aurrez aurre Lezaman. Athletic Cluben eta Madrid CFFren arteko aste arteko lehen jardunaldiarekin hasi da azaroa. Partida ateak itxita izango da. Lehoiak laugarren dira bi garaipen eta bi berdinketa lortuta, 8 punturekin. Bestalde, madrildarrek puntu eta postu bateko aldea dute sailkapenean, hiru garaipen eta porrot bati esker.

Oscar Fernandezek Hortaleza auzoko lantaldearen asmo handiko proiektua zuzentzen jarraitzen du. Athleticek garaipena lortu zuen Matapiñoneran, bere estadioan, 2017-2018 denboraldian, baina galdu egin du azken bi bisitetan. Aurreko denboraldian 4 eta 1 galdu zuten lehoiek, taldearentzat inflexio puntua izan zen horretan. Lezaman hiru aldiz jokatu dute bi taldeek: porrot zurigorria eman zen Madril CFFren eliteko lehen urtean (2017-2018), eta hurrengo bi norgehiagokak 3 eta 0 irabazi dituzte neskek. Iaz, etxeko txapelketako bigarren jardunaldian, Erika Vazquezek bere azken bikoa lortu zuen eta Marta Perea goleatzaile gisa estreinatu zen baselina bikain batekin. Beraz, estatistika orokorra honakoa da sei partida jokatuta: hiru garaipen zurigorri eta hiru garaipen zuri.

Madrilgo taldeak baja ugari izan ditu uda honetan, baina harrobi garrantzitsua, lehen taldea laguntzeko beti prest. Priscila Borja (Betisetik fitxatuta) eta Geyse erasoko oso bikote arriskutsua da. Madril CFF ezusteko talde indartsua izaten ari da denboraldi hasiera honetan, SD Eibar eta Santa Teresa taldeekin batera.

Angel Villacampak 18 jokalari izango ditu eskura. Garazi Murua azken orduko baja da, giharretako gainkarga dela eta, eta bere ordez Alejandra Estefania bigarren taldeko jokalaria sartuko da, 30 zenbakiarekin bizkarrean. Horrela, honako hauek sartu dira zerrendan: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Ainhoa Moraza, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Maria Diaz, Yulema Corres, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istilart, Lucía García, Marta Perea, Erika Vazquez, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Nerea Nevado eta Alejandra Estefania.