undefined

Muniainen lehena

Muniainen lehena

Kapitain zuri-gorriak Ligan sartu dituen 46 goletako lehena sartu zuen Jose Zorrila zelaian, 2009-10 denboraldian

Athleticek Jose Zorrillan jokatuko du igande honetan. Zelai berezia, zalantzarik gabe, Iker Muniain kapitainarentzat. 16 urte besterik ez zituela, 10 zenbakiak bere lehen gola sartu zuen Lehen Mailan Valladoliden feudoan, 2009-10 denboraldian. Jose Zorrillarena bere seigarren partida zen maila gorenean.

Muniain 62. minutuan abiatu zen aulkitik eta 77.ean sartu zuen lehoien berdinketaren gola. Ikerrek ligan Athleticekin daramatzan 46 goletako lehena izan zen.

Partida horren aurretik, golegile bezala estreinatu zen Europako txapelketan Young Boysen aurka Bernan eta Vienako Austriaren aurka San Mamesen.

Ez da Muniainen gol bakarra izan Pucelan, 2013-14 denboraldian tanto erabakigarria sartu baitzuen Zorrillan, Athletici hiru puntuak eman zizkiona (1-2).

Egungo taldetik, De Marcosek (2012-13), Unai Lopezek, Raul Garciak, Williamsek eta Cordobak osatzen dute Valladoliden zelaian gola egin dutenen zerrenda. Azken laurek iragan denboraldian lortu zuten gola, Athleticenk Valladolid 1 eta 4 mendean hartu zuenean.