

Thinking, Letrak eta Futbola jaialdi berezia astelehenean hasiko da, Aritz Aduriz protagonista duen dokumentalaren muntaketa berezi baten emanaldiarekin, Six Dreams serie dokumentala abiapuntutzat hartuta. 19:00etan izango da, BBK Sala aretoan. Filmaren ostean zineforum bat izango dugu. Aritz Aduriz bera egongo da, eta, berarekin batera, Justin Webster, seriearen zuzendaria, Jordi Call, produktorea, Jon Maia, bertsolaria, eta Galder Reguera, Fundazioko Proiektu Arduraduna. Jaialdiaren estreinaldirako bereziki egindako muntaketa honek ikusmin handia sortu du Athleticeko zaleen artean. Ordu gutxitan bete zen aretoaren edukiera. Emanaldiaren aurretik, Fede Merino kazetariak Athletic Club Fundazioak emandako Aintzatespen-Saria jasoko du. Bera da “bacalao, bacalao” ospetsuaren sortzailea, hitz horiekin ospatzen baitzituen talde zuri-gorriaren golak.
Ondoren, jaialdiaren egitarauaren laburpen txiki bat egingo da. Osasun protokoloan ezarritako neurri guztiak hartuko dira, noski, COVID-19aren transmisioa saihesteko. Informazio gehiago lortu eta sarrerak eskuratzeko, kontsultatu hemen.
Asteartea, azaroak 10, This is Football (17:00etan)
Jaialdiaren bigarren eguneko protagonista John Carlin idazle ingelesa izango da. Clint Eastwoodek zinemara eraman zuen bere “The human factor” liburua (2006), Invictus izenarekin. Morgan Freeman izan zuen aktore nagusia, Nelson Mandelaren pertsonaian. Egun honetan bi ekitaldi izango dira, biak gai berekoak, baina independenteak. Beraz, bakoitzerako sarrera desberdinak hartu behar dira.
Lehenengo, 17:00etan, San Mameseko Erdiko Eraztuneko Ipar aretoan (sarbidea E puntutik, 12. atearen ondoan) Carlinek berak zuzendutako “This is Football” dokumentala emango da. Behin emanaldia bukatuta, bertaratutakoek aretotik irten beharko dute, bigarren ekitaldirako garbiketa egin ahal izateko. Sarrerak erreserbatu.
Asteartea, azaroak 10, John Carlin eta Ander Izagirre (19:00etan)
Ondoren, 19:00etatik aurrera eta Ipar aretoan bertan, John Carlin Ander Izagirre idazlearekin arituko da solasean. Bigarren horrek Euskadi Literatur Saria irabazi du “Potosí” liburuarekin. Sarrerak erreserbatu.
Asteazkena, azaroak 11, The Fort (17:00etan)
Asteazkeneko zinema saio bikoitza ere San Mameseko Erdiko Eraztuneko Ipar aretoan egingo da, E puntutik sartuta, 12. atearen ondoan. Lehenik eta behin, 17:00etan, “The Fort” dokumentala emango da. Eskozian girotua dago eta Fort William Football Club taldea da protagonista. Saio bikoitzeko gainerako egunetan legez, lehen ekitaldiaren ostean aretoa utzi beharko da, garbiketarako, eta ikusleek bi saioetarako sarrerak hartu beharko dituzte. Sarrerak erreserbatu.
Asteazkena, azaroak 11, Howard´s Way (19:00etan)
Eguneko emanaldi nagusia 19:00etan izango da, Howard Kendall ospetsuaren omenez egindako dokumentala, “Howard`s Way”.
Osteguna, azaroak 12, Karmele Jaio, Amets Arzallus eta Igor Elortza (19.00etan)
Literatur jardunaldietan ez da filmik emango. Lehenengoan, Karmele Jaio, Euskadi Literatur Saria irabazi berri duena, eta Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsolariak izango dira gurekin. Kultura eta futbolari buruzko solasaldia izango da, eta euskara hutsean egingo da. Saioa Erdiko Eraztunaren Ipar Aretoan izango da, eta 19:00etan hasiko da. Sarrerak erreserbatu.
Ostirala, azaroak 13, Carnero, Zanón eta Ballester (19:00etan)
José Ignacio Carnero, “ama” nobelaren egilea, Carlos Zanón, “Problemas de identidad” lanaren egilea, eta Enrique Ballester, kazetari eta idazlea (bere azken liburua “Otro libro de fútbol” izenekoa da) futbolaz eta literaturaz arituko dira jaialdiaren azkenaurreko saioan. 19:00etatik aurrera izango da, San Mameseko Erdiko Eraztuneko Ipar Aretoan. Sarbidea E puntutik egingo da, 12. atearen ondoan. Sarrerak erreserbatu.
Larunbata, azaroak 14, Buscando a Panzeri (17:00etan)
Jaialdia bukatzeko, bi film emango dira, bakoitza saio batean: “Buscando a Panzeri” eta “Vatreni”. Lehena San Mameseko Ipar Aretoan izango da. Dante Panzeri, Argentinako kirol kazetari mitikoari buruzko dokumentala. Sarrerak erreserbatu.
Larunbata, azaroak 14, Vatreni (19:00etan)
Azkenik, 19:00etan, “Vatreni” dokumentala emango da, Kroaziako taldeak 98ko Munduko txapelketan lortu zuen garaipenari buruzkoa. Sarrerak erreserbatu.



San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa


Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Kluba
Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean