undefined

Unai Simon eta Iñigo Martinez, Espainiako selekzioarekin hautatuak

Unai Simon eta Iñigo Martinez, Espainiako selekzioarekin hautatuak

Athletic Clubeko atezaina eta atzelaria Luis Enrique hautatzailearen zerrendan sartu dira, oraingoan Herbehereak, Suitza eta Alemaniaren aurkako partidetarako

Unai Simon eta Iñigo Martinez deitu ditu Luis Enriquek UEFA Nations Leagueko Suitzaren (Basilea, azaroaren 14a) eta Alemaniaren (Sevilla, azaroaren 17a) aurkako partidak eta Herbehereen aurkako lagunarteko partida (Amsterdam, azaroaren 11) jokatzeko.

Deitutakoak Las Rozas Futbol Hirian bilduko dira datorren astelehenean, azaroaren 9an, lagunartekoa eta bi partida ofizialak prestatzeko.