

Gaizka Garitanok telematikoki erantzun ditu hedabideen galderak bihar (18:30) Real Valladoliden aurka Jose Zorrilla estadioan jokatuko den Ligako 9. jardunaldiko partidaren atarian.
Derioko entrenatzaileak partidaren zailtasunaz ohartarazi du, aurkariak, Ligako azken sailkatuak, bizi duen une zaila dela eta: “Kontuz ibili behar dugu, partida hil ala bizikoa baita haientzat. Bihar asko dute jokoan, baina guk ere horrela hartu behar dugu”. Garitanok aurkariaren erasoko ahalmena ere azpimarratu du: “Mugikortasun handiko jokalariak dituzte zelai erdian gora. Bandako jendea dute eta erdiraketa onak jartzen dituzte, Hervias edo Nacho kasu, eta Oscar Plano, Orellana eta Toni Villarekin ere eraso dezakete”.
Talde zuri-gorriak “gola buruan” duela gogoratu du zuri-gorrien entrenatzaileak, eta etxetik kanpo gola sartzea jarri du lehentasun gisa, ahal dela markagailua zabalduz: “Azken bi partidetan ez dugu etxetik kanpo sartu, horretan hobetu behar dugu. Beti da garrantzitsua lehenengo sartzea, eta horrelako norgehiagoketan, are gehiago. Iaz lehenengo sartu genuen gola eta horrek lasaitasuna eman zigun. Markagailuan aurrea hartzeak lagundu egiten dizu eta beste era batera jokarazten duzu”.
Garitanok momentu onean ikusten du taldea: “Gu beti gaude animo handiarekin, baina, logikoa denez, irabazten duzunean gauzak alde dituzu. Taldea oso motibatuta dago entrenamendu bakoitzean eta gogotsu ekingo dio biharko artidari “.



Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz


Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean


Kopako beste final bat!
Lehen taldea
Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta 15 egunetan bi final jokatuko dituzte, Real Sociedad eta Bartzelonaren aurka, luzapenean Levanteri 1-2 irabazi ostean Berenguerren golarekin