

Thinking, Letrak eta Futbola izeneko jaialdia BBK Sala aretoan hasi da gaur arratsaldean, Aritz Aduriz protagonista duen dokumental bereziarekin. Muntaia berezia The Mediapro Studiok sortutako Six Dreams dokumentalean oinarrituta dago. Athletic Clubeko lehendakaria, Aitor Elizegi, arduratu da hasierako hitzaldia emateaz. Jende kopurua mugatua izan da eta COVID-19aren aurkako osasun-protokoloan jasotako neurri guztiak bete dira. Erakundeetako hainbat ordezkari bertaratu dira, hala nola Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Fundazioko Zuzendari Nagusia, Jon Vázquez Eguskiza; BBK-ko Kultura-Arduraduna, Koldo Bilbao, Itxaso Erroteta eta Jone Goirizelaia zinegotziak, baita Zuzendaritza batzordeko ordezkariak ere: Itziar Villamandos, Tomás Ondarra, Goyo Arbizu eta Iker Goñi.
Aritz Adurizen azken urteari buruzko dokumental bereziaren ostean, protagonista solasean aritu da gainerako gonbidatuekin: Justin Webster, muntaketa hau oinarri izan duen Six Dreams seriearen zuzendaria; Jordi Call, produktorea; Galder Reguera, Fundazioko Proiektu Arduraduna, eta Jon Maia bertsolaria. Azken horrek, amaieran, bertso hunkigarri bat eskaini dio Adurizi.
Aurretik, jardunaldiaren hasieran, Aitor Elizegik Errekonozimenduaren Saria eman dio Fede Merino kazetariari, talde zuri-gorriaren golak ospatzeko “bacalao bacalao” oihu ospetsuaren sortzaile izateagatik.
Bigarren egunean, This is Football, John Carlin eta Ander Izagirre
Jaialdiak aurrera jarraituko du asteartean, John Carlinen inguruko saio batekin. Clint Eastwoodek zinemara eraman zuen bere “The human factor” liburua (2006), Invictus izenarekin. Morgan Freeman izan zuen aktore nagusia, Nelson Mandelaren pertsonaian. Egun honetan bi ekitaldi izango dira, biak gai berekoak, baina independenteak. Beraz, bakoitzerako sarrera desberdinak hartu behar dira.
Lehenengo, 17:00etan, San Mameseko Eraztun Nagusiko Ipar aretoan (sarbidea E puntutik, 12. atearen ondoan) Carlinek berak zuzendutako “This is Football” dokumentala emango da. Behin emanaldia bukatuta, bertaratutakoek aretotik irten beharko dute, bigarren ekitaldirako garbiketa egin ahal izateko.
Ondoren, 19:00etatik aurrera eta Ipar aretoan bertan, John Carlin Ander Izagirre idazlearekin arituko da solasean. Bigarren horrek Euskadi Literatur Saria irabazi du “Potosí” liburuarekin.
Informazio gehiago lortu eta sarrerak eskuratzeko, kontsultatu hemen: https://thinkingletrasyfutbol.com



AC Museoaren produktu sorta berria
Kluba
Gozatu gure Athletic Club Museoarentzat esklusiboki diseinatutako objektu artistiko jasangarrien katalogoaz


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa