undefined

ZOOM: Kapitainetik kapitainera

ZOOM: Kapitainetik kapitainera

Iker Muniainek Julen Guerrerok sinatutako kapitainaren besokoa eraman zuen Zorrillan, lehoi gisa jokatutako 430 partida ofizialak berdinduz

Iker Muniainek, 430 partidarekin, Julen Guerrero berdindu du Athleticen historian partida gehien jokatu dituen 10. postuan. Nafarrak Julenekin partekatu nahi izan zuen bere marka historikoa, eta joan den astean Portugaletekoari bere sinadura eskatu zion. Jose Zorrillan atzo Valladoliden aurka jokatu zuen partidan sinatutako besokoa eraman zuen Muniainek.

Gure kapitainaren besoko sinaduraren atzean dagoen istorioa aurkituko duzu erantsitako bideoan.