undefined

John Carlin: “Futbola munduko hizkuntza nagusia da”

John Carlin: “Futbola munduko hizkuntza nagusia da”

Idazle ingelesak “This is Football” dokumental seriearen lehenengo kapitulua aurkeztu du jaialdiaren bigarren egunean, eta Ander Izagirre kazetariarekin aritu da solasean

Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren bigarren eguna San Mamesen izan da gaur, “This is Football” lanaren lehenengo kapituluarekin. John Carlinek sortutako eta idatzitako dokumentala da. Emanaldiaren ostean, idazle eta zuzendaria Ander Izagirre kazetariarekin aritu da hizketan ikus-entzunezko proiektu honen inguruan. Horren bidez, futbolak pertsonak elkartzeko daukan gaitasunez hitz egiten du Carlinek. “El factor humano” izeneko liburu ospetsuan, idazle ingelesak kirolaren gaitasun sozialaz hitz egin zuen; zehazki, Nelson Mandela Hegoafrikako gobernura heldu zenean errugbiak izan zuen egiteko kontziliatzaileaz.

Elkarrizketan, Carlin eta Izagirrek mundu osoko zaleengan futbolak sorrarazten dituen emozioekin erlazionatutako gaiez hitz egin zuten. Futbolak pasioak sortzeko gaitasuna dauka, eta hori, hain zuzen ere, arma sozial boteretsu bilaka daiteke. Carlinen ustez, “Futbola munduko hizkuntza nagusia da, futbola munduko demokrazia handia da. Beste animaliengandik bereizten gaituena, azkenean, asmorik gabe hitz egiten dugula da, hitz egiteagatik hitz egiten dugula, eta futbola da munduko mintzagai nagusia “.

Hirugarren eguna, The Fort eta Howard’s way

Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiak San Mamesen jarraituko du asteazkenean, zinema saio bikoitzarekin. Lehenik eta behin, 17:00etan, “The Fort” filmaren emanaldia izango da. Lekua dago oraindik, beraz, sarrerak har ditzakezue. Alex Gale zuzendariaren filma da, eta Fort William Football Club taldea da protagonista, Eskoziako ligako talderik txarrena. Eguneko emanaldi nagusia 19:00etan izango da, Howard Kendall ospetsuaren omenez egindako dokumentala, “Howard`s Way”.

Sarrerak hartu eta informazio gehiago eskuratzeko: https://thinkingletrasyfutbol.com/?utm_source=athletic-club.eus&utm_medium=referral&utm_campaign=actualidad-athletic-club&utm_content=john-carlin-futbola-munduko-hizkuntza-nagusia-da