undefined

Ibai: “Taldeari zelaitik laguntzeko gogo handia dut”

Ibai: “Taldeari zelaitik laguntzeko gogo handia dut”

Santutxuko aurrelariak datorren astean alta jasotzea espero du, joan den abuztuan lepauztaia hautsi ondoren

Ibai Gomezek telematikoki erantzun ditu komunikabideek helarazitako galderei Lezamako prentsa aretotik bere 31. urtebetetzean. Aurrelari zuri-gorriak kazetarien galderei erantzun dio eta joan den abuztuaren 19an eskuin lepauztaia hautsi ostean bere errekuperazioaren azken faseaz hitz egin du: “Lau aste daramatzat gainerako kideekin lanean, sentsazio onekin, baina medikuek zuhurrak izan nahi dute lesio berri bat saihesteko, eta ulertzen dut. Gaur da taldearekin dena burutzea lortu dudan lehen eguna, eta igartzen dut konfiantza hartzea falta zaidala, orokorrean. Badakit bi aste hauetan hartuko dudala eta hurrengoan alta ematea espero dut“.

Taldeak bizi duen egoerari dagokionez, Ibaik denok batera egoteko mezua goraipatu du: “Jakin badakigu Athleticek beti egon behar duela Europan edo postu horietan sartzeko borrokan eta horretarako lan egin behar dugula. Orain emaitzak kontra ari dira etortzen, baina hemen gaudenak lortu behar dugu egoera honi buelta ematea. Jendea berriz ilusionatu behar dugu, badakigu zaleek ez digutela inoiz huts egiten”.

Bere egoera pertsonalaren inguruan, jokalari zuri-gorria irrikaz agertu da berriro ere soropiletik laguntzeko: “Gogo handia dut berriro zelaira salto egin eta taldeari barru-barrutik laguntzeko. Nire aldetik, ahalik eta lan gehien egiten saiatzen naiz entrenatzaileari eta taldekideei hamaikakoan sartzeko zailtasunak jartzeko, eta hori da denok dugun pentsamoldea, horrek hobetzen gaituelako. Ni ametsen inguruan epe motzekoa naiz, eta Athleticen jarraitutasunaz gozatzea da nire ametsa“.