undefined

Hamabi lehoi sartu dira Euskal Selekzioko deialdian

Hamabi lehoi sartu dira Euskal Selekzioko deialdian

Athletic Clubeko hamabi jokalari arituko dira datorren astelehenean (azaroaren 16an, 20:45ean) Ipuruan Costa Ricaren aurka

Athletic Clubeko hamabi jokalari deitu ditu Javier Clemente Euskal Selekzioko entrenatzaileak datorren astelehenean, azaroaren 16an (20:45ean), Ipuruan jokatuko den Costa Ricaren aurkako partidarako. Deialdian, lehoi hauek sartu dira: Iago Herrerín, Jokin Ezkieta, Ander Capa, Yeray Álvarez, Unai Núñez, Yuri Berchiche, Mikel Balenziaga, Dani García, Iker Muniain, Jon Morcillo, Iñaki Williams eta Asier Villalibre.

Euskal Selekzioak Erdialdeko Amerikako taldea izango du aurrez aurre, iaz Panamaren hutsean berdindu eta gero. Lehenago, Costa Ricako taldeak Qatar izango du aurrez aurre Austriako Hartberg estadioan, ostiralean, hilak 13.