

Karmele Jaio, Amets Arzallus eta Igor Elortza idazleek futbolaren dimentsio sozial eta kulturalaz hitz egin dute Athletic Club Fundazioak antolatutako jaialdiaren saio honetan. Erdiko eraztuneko Ipar Aretoan, San Mameseko zelaira begira, futbolaren aspektu anitzei buruz aritu dira: Jolasa, kirola, pasioa eta negozioa.
Igor Elortza gai-jartzailea izan da, nolabait, eta Inazio Eizmendi Manterola, Basarriren bertso batzuk hartu ditu abiapuntu eta solasaldiaren ardatz gisa. Ostikoketa (Fútbol), 1960ko bertsoen bidez, Basarrik futbolaren dimentsio sozial handia hartu zuen hizpide. Hortik abiatuta, Amets Arzallus eta Karmele Jaiok Elortzak planteatutako gaien inguruko hausnarketa egin dute. Futbolaria (eta idazlea) berez sortzen da, ala egiten da? Zein unetan bihurtzen da bokazioa ofizio? Nola eragiten dio presioak lanari? Eta noraino heltzen da negozioaren eragina? Paralelismo eta galderak futbolaren zein kulturaren mundurako baliagarriak izan dira.
Bosgarren eguna, Carnero, Zanón eta Ballester
Thinking, Letrak eta Futbola ekitaldiaren azkenaurreko saioa bihar izango da, ostirala, berriz ere San Mamesen, 19:00etan. José Ignacio Carnero eta Carlos Zanón idazleak futbolari eta bizitzari buruz arituko dira Enrique Ballesterrek zuzendutako solasaldi honetan. Oraindik ere sarrerak daude eskuragarri saio honetarako. Hemen lor daitezke.



Bertsoderbi berezia
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariekin San Mamesen grabatutako bi bideo argitaratu ditu


Derbiaren kamiseten enkante solidarioa
Fundazioa
Athleticek eta Realak, euren fundazioek sustatuta, Munduko Medikuak elkartera bideratuko dute bildutako dirua


“Williams izatea”, Igor Porset Genuine taldeko jokalariaren liburua
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak Athleticen elastikoa janzten duen eta adimen-desgaitasuna duen mutil baten liburu autobiografiko zirraragarria argitaratu du


Elikagai bilketa San Mameseko dendan
Fundazioa
Athletic Clubek ‘Eguberri honetan gosea hutsean utziko dugu’ Ligako kanpainarekin bat egin du


Bizkaiko Gurutze Gorriaren jostailuen bilketa
Fundazioa
Athletic (klubeko denda ofizialak bilgune izango dira) eta Fundazioak 6.000 jostailu berri banatuko dituzte gizartean zailtasunak dituzten familietako haurren artean


Lehen urteurrena ospatu ezinik
Fundazioa
Coronavirusak eta osasun-egoerak Denon Athletic Peñaren inaugurazio ofiziala atzeratu dute


Fundazioa – Anesvad musuko solidarioak
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak bat egin du Anesvad erakundearen musuko solidarioen ekimenarekin. 500 aleko edizio mugatua egingo da


Lehen Mailako bost euskal taldeak, Euskaraldiarekin bat
Fundazioa
Osasunak, Eibarrek, Realak eta Alavesek bat egin dute Athleticek bultzatutako ekimenarekin eta Euskararen aldeko partidarako hamaikakoa aurkeztu dute


Athletic, International Safeguards for Children in Sport elkartearen kidea
Fundazioa
Aterpe proiektuaren lanari esker, kirolaren esparruan haurrak defendatzeko UNICEF erakundea buru duen nazioarteko ekimen bateko kide berria da


Jaialdiaren laburpen-bideoa
Fundazioa
Thinking, Letrak eta Futbola 2020 edizio berezia azaroaren 9tik 14 bitartean ospatu da. Arrakasta handia izan du ikusle kopuruari dagokionez, pandemia egoeran egon arren