

Bilbao Athleticek Deportivo Alaves Bren aurka jokatuko du bihar Lezaman, ligako hirugarren garaipena jarraian lortzeko asmoz. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Clubeko Youtubeko kanalaren bitartez, 15: 45etik aurrera.
Txapelketa Arenasen aurka berdinduta eta Racingen aurka galduta hasi ondoren, Joseba Etxeberriaren lehoikumeek landutako garaipena lortu zuten La Floridan Potugaleteren aurka eta Lezamako lehen garaipena lortu zuten iragan asteburuan Amorebietaren aurka.
Entrenatzaile zuri-gorria pozik agertu da bere jokalariek azken jardunaldietan erakutsitako irudiarekin: “Pozik gaude. Bi garaipen jarraian lortu ditugu ligan, eta hori maila honetan eta multzo honetan zaila da. Jokalarien maila altua da, berriak ondo moldatzen ari dira eta hori oso garrantzitsua da. Taldea geroz eta hobeto dago, guk bilatzen dugunera hurbiltzen ari da eta, jakina, garaipenek lagundu egiten dute. Hala ere, badakigu maila honetako partida bakoitza borroka gogorra izango dela”.
Hurrengo “borroka” filialen arteko neurketa izango da. Bilbao Athleticek eta Deportivo Alaves Bk elkarren aurka jokatuko dute bihar Lezaman Bigarren B Mailako 5. jardunaldiko partidan. Babazorroak sei punturekin iritsiko dira Lezamara, lehoikumeak baino bat gutxiagorekin, orain arteko hiru partidetan bi garaipen eta porrot bat lortu ostean. Aurreko denboraldian, zuri-gorrien garaipenarekin amaitu zen bien arteko norgehiagoka, 1 eta 0.


Bilbao Athletic-SD Leioa, bertan behera
Lezama
Larunbat honetarako aurreikusitako partida, Bigarren B Mailako 17. jardunaldiari dagokiona, atzeratu egin da kanpoko taldean Covid-19rekin zerikusia duten gorabeherak direla eta


Nico Serrano eta Nico Williams, Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin
Lezama
Otsailaren 22tik 25era egingo den Marbellako prestaketa stagerako deitu dituzte talde zuri-gorriko jokalariak


Asteburu ezin hobea harrobiarentzat
Lezama
Bilbao Atheticek, Basconiak, Emakumezkoen C taldeak eta Gazte Mailako bi taldeek azken jardunaldiko partidak irabazi zituzten


Bilbao Athletic, geldiezina
Lezama
Lehoikumeak Ibaian gailendu dira Diarra eta Artolaren golei esker, eta hamahiru dira dagoeneko jarraian galdu gabeko partidak


Zuzenean: Deportivo Alaves B-Bilbao Athletic
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean Bigarren B Mailako 16. jardunaldiko partidaz


Helburua: bolada onarekin eta lidergoarekin jarraitzea
Lezama
Bilbao Athleticek, sailkapeneko lehen postuan, hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du Alaves Bren aurka, eta, horrela, jarraian galdu gabeko hamabi partidako boladari jarraipena eman


Reto Iberdrolako filialen partida atzeratuta
Emakumezkoena
Pampinek zuzentzen duen taldeak eta FC Bartzelona B-k ezin izango dute igandean elkarren aurka jokatu Kataluniako taldean dauden COVID-19 kasu positiboengatik


Markagailua irauli eta zuzenean lidergora
Lezama
Joseba Etxeberriaren lehoikumeak lidertzan jarri dira Urritxen SD Amorebieta mendean hartuta (2-3) eta hamabi partida jarraian galdu gabe daramatzate


Zuzenean: SD Amorebieta-Bilbao Athletic
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean Bigarren B Mailako 15. jardunaldiko partidaz


Portugaleteren aurkako garaipena bigarren postuan finkatzeko
Lezama
Nico Williamsen bi golek, lehena penaltiz, lehoikumeak sailkapeneko goialdean sendo mantentzeko balio izan dute