undefined

“Futbola bizitzaren islada argia da”

“Futbola bizitzaren islada argia da”

Zanón, Carnero eta Ballester idazleak literaturari eta futbolari buruz aritu dira Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren azkenaurreko saioan

Athletic Club Fundazioak antolatutako jaialdia bukatzear da, eta gaur azken literatur-saioa izan dugu. Carlos Zanón, José Ignacio Carnero eta Enrique Ballester idazleen arteko solasaldi animatua izan da. Ballester moderatzaile lanetan aritu da, eta bere kazetaritza eta literatur lanaren ezaugarri den umorea lagun izan du, nola ez.

Carneroren ustez, “futbola beste ezeren gainetik pasioa da. Partida kaskar bat ikus daiteke, hunkituko zaituena. Haurtzarora itzultzea bezala da. Futbola kirola baino askoz gehiago da, eta literaturan dago, egon behar duelako, bizitzaren parte delako”.

Zanonek gaineratu duenez, “futbola bizitzaren islada argia da. Horregatik konektatzen du hainbeste, bizitzak denarekin konektatzen zaituelako”. Futboleko literatura izan da solasaldiko gai errepikatuenetako bat. Ballesterrek egindako galderen artean, erantzunik gabe geratu den bat: “Zein da eleberririk handiena futbolari buruz?”. Hala eta guztiz ere, asko izan dira aipatutako egileak, besteak beste, Vazquez Montalban, Enric Gonzalez, Paul Auster, Eduardo Sacheri, Rafael Alberti, Nick Hornby, David Peace, David Trueba…

Amaiera, Buscando a Panzeri eta Vatreni

Jaialdia bukatzeko, bihar bi film eskainiko dira, bakoitza saio ezberdin batean: “Buscando a Panzeri” eta “Vatreni”. Lehena San Mameseko Ipar Aretoan izango da. Dante Panzeri, Argentinako kirol kazetari mitikoari buruzko dokumentala. Oraindik ere sarrerak daude eskuragarri saio honetarako. Hemen lor daitezke. 

Azkenik, 19:00etan, “Vatreni” dokumentala eskainiko da, Kroaziako taldeak 98ko Munduko txapelketan lortu zuen garaipenari buruzkoa. Sarrerak agortuta daude azken saio honetarako.