undefined

“Partida handia izango da Real Madrilen aurka”

“Partida handia izango da Real Madrilen aurka”

Entrenatzaile zuri-gorriak “erasokorrak izatea” eskatu du Real Madrili aurre egiteko

Angel Villacampak prentsa agerraldia egin du gaur goizean, Real Madril eta Athletic Cluben arteko partidaren bezperan (bihar 12:00etan, Real Madrilen Hiria), Primera Iberdrolaren zortzigarren jardunaldian. Historian bi taldeek elkar ikusten duten lehen aldia izango da.

“Partida zaila izango da. Real Madrilek goian egoteko taldea dauka. Oinarri sendoa sortzen ari da eta kalitate handiko jokalariak ditu”, dio Villacampak. Talde horren aurkako partida batek “izaera berezia” duela jakinda, Villacampak esan du lehoiek argi dutela jarraitu beharreko bidea: “Gauza handietan pentsatzen jarraitu nahi dugu. Badakigu porrotik ezagutzen ez zuen ildoari heltzen jarraitu behar dugula. Taldea oso lehiakorra izan da liga hasiera honetan eta aurkariak ahalegin handia egin behar izan du gu gainditzeko. Ez gara gure helburutik aldenduko, gero eta hobeak izatea eta beti goiko postu horiengatik borrokatzea”.

Entrentzaile zuri-gorriak talde “erasokorra” prestatuko du biharko: “Real Madril kanpotik jokatzeko diseinatuta dago, hegaleko jokalariak dira, eta erraz aurkitzen dute desoreka hor. Partidaren agintea eramatera aterako gara, haiek baino gehiago izatera”.

Real Madrilen aurkako partidarako deialdia

18 jokalarien zerrenda osatu du Villacampak: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, María Díaz, Nekane Díez, Yulema Corres, Jone Ibáñez, Marta Unzué, Oihane Hernández, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia García, Marta Perea, Erika Vázquez eta Vanesa Gimbert.