

Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren balantzea oso positiboa izan da bertaratutako zale kopuruari dagokionez. Sei saio izan dira, BBK Salan (inaugurazioa) eta San Mameseko Ipar Aretoan (gainerako saioak). COVID-19ak eragindako pandemiak jaialdiaren kudeaketa zein garapena baldintzatu zituen, baina Fundazioak ondo asmatu zuen Thinking Football Film Festival eta Letrak eta Futbola ekimenak uztartzen, eta jaialdiak oso harrera ona izan du.
Estreinaldia emozio handikoa izan zen, Aritz Adurizi buruzko dokumentalaren muntaketa berezi bat izan genuen eta. Bera izan zen inaugurazio ekitaldiko protagonista handia. John Carlin eta Ander Izagirre izan ziren bigarren saioko gonbidatu bereziak. Asteazkenean Howard Kendall handia omendu genuen, eta Bilbon berarekin lan egindako hainbat jokalari bertaratu ziren. Osteguna Amets Arzallus, Karmele Jaio eta Igor Elortza idazleen txanda izan zen, eta ostiralean Carlos Zanón, José Ignacio Carnero eta Enrique Ballesterrek hartu zieten txanda literatur atalean. Jaialdiari amaiera emateko, azaroaren 9an, larunbata, “Buscando a Panzeri” eta “Vatreni” filmen emanaldia izan zen San Mamesen. Athletic Club Fundazioa datorren urteko edizioetan pentsatzen ari da dagoeneko. Ea dena normaltasunez egin daitekeen eta koronabirusari partida irabazi diogun ordurako.



Bertsoderbi berezia
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariekin San Mamesen grabatutako bi bideo argitaratu ditu


Derbiaren kamiseten enkante solidarioa
Fundazioa
Athleticek eta Realak, euren fundazioek sustatuta, Munduko Medikuak elkartera bideratuko dute bildutako dirua


“Williams izatea”, Igor Porset Genuine taldeko jokalariaren liburua
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak Athleticen elastikoa janzten duen eta adimen-desgaitasuna duen mutil baten liburu autobiografiko zirraragarria argitaratu du


Elikagai bilketa San Mameseko dendan
Fundazioa
Athletic Clubek ‘Eguberri honetan gosea hutsean utziko dugu’ Ligako kanpainarekin bat egin du


Bizkaiko Gurutze Gorriaren jostailuen bilketa
Fundazioa
Athletic (klubeko denda ofizialak bilgune izango dira) eta Fundazioak 6.000 jostailu berri banatuko dituzte gizartean zailtasunak dituzten familietako haurren artean


Lehen urteurrena ospatu ezinik
Fundazioa
Coronavirusak eta osasun-egoerak Denon Athletic Peñaren inaugurazio ofiziala atzeratu dute


Fundazioa – Anesvad musuko solidarioak
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak bat egin du Anesvad erakundearen musuko solidarioen ekimenarekin. 500 aleko edizio mugatua egingo da


Lehen Mailako bost euskal taldeak, Euskaraldiarekin bat
Fundazioa
Osasunak, Eibarrek, Realak eta Alavesek bat egin dute Athleticek bultzatutako ekimenarekin eta Euskararen aldeko partidarako hamaikakoa aurkeztu dute


Athletic, International Safeguards for Children in Sport elkartearen kidea
Fundazioa
Aterpe proiektuaren lanari esker, kirolaren esparruan haurrak defendatzeko UNICEF erakundea buru duen nazioarteko ekimen bateko kide berria da


Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren amaiera
Fundazioa
Fundazioak antolatutako kultur jaialdia gaur arratsaldean bukatu da, “Buscando a Panzeri” eta “Vatreni” dokumentalen emanaldiarekin