Athletic Club

Hasi da 2020-2021denboraldiko Kopako bidea

Hasi da 2020-2021denboraldiko Kopako bidea

Athletic ez da lehen bi kanporaketetan izango, Superkopan parte hartzeagatik.

Aurrekanporaketak jokatu ondoren, Sevillako La Cartuja zelaiak hasiera eman dio 2020-2021denboraldiko Errege Kopari, 112 taldek parte hartuko duten lehen kanporaketaren zozketarekin, aurtengo txapelketan parte hartuko duten guztiak, Superkopa jokatuko duten lau taldeak izan ezik, horien artean Athletic Club dagoelarik.

Talde zuri-gorria lehen bi txandetatik libre geratu da. Astelehen honetan zozketatu den lehenengoa, abenduaren 16an jokatuko da, partida bakarrera; bigarren kanporaketa, berriz, urtarrilaren 6an jokatuko da. Hirugarren kanporaketarako, final-hamaseirenetako kanporaketa hain zuzen ere, FC Bartzelona, Real Sociedad, Real Madril eta Athletic Club sartuko dira zozketan eta partida bakarrera izaten jarraituko dute kanporaketako partiduek.

Talde bizkaitarrak lehen kanporaketan
Lau dira Errege Kopako lehen kanporaketan parte hartzen duten talde bizkaitarrak. Eta partida guztiak etxean jokatuko dituzte. Zorte on aipatutako talde guztiei.

SD Amorebieta – UD Logroñes
Club Portugalete – SD Ponferradina
Sestao River Club – CD Tenerife
SD Leioa – Vila-real CF