undefined

Smart Solutions for Smart Destinations: irabazleak

Smart Solutions for Smart Destinations: irabazleak

Necsum bizkaitarra eta Orwell italiarra, Munduko Turismo Erakundeak, Bizkaiko Aldundiak eta Athletic Clubek jarritako erronkaren ‘startup’ garaileak

Necsum Trison (Bizkaia) eta Orwell (Italia) ‘startupak’ garaile izan dira Smart Solutions for Smart Destinations (Helmuga adimendunetarako irtenbide adimendunak) nazioarteko erronkan, Turismoaren Mundu Erakundeak (OMT), Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak uda honetan abiarazia. Proiektu irabazleak San Mamesen egindako ekitaldi instituzionalean eman dira ezagutzera (modu birtualean igorrita www.smartsolutionsforsmartdestinations.com erronkaren webgunean), eta parte hartu dute Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak eta Natalia Bayona Turismoaren Mundu Erakundeko Berrikuntza eta Hezkuntzako zuzendariak.

Guztira, 37 herrialdetako 99 ‘startup’ek parte hartu dute erronkan. Erronka horren bidez, mundu osoko enpresa berritzaileek irtenbide adimentsuak diseinatzea planteatu zen Bizkairako esperientzia turistikoak sortzeko, San Mames estadioa esperientzien eta proposamenen ardatz eta inspiratzaile izanik. Finalista izan diren beste hiru ‘startupak’ Fluxguide (Austria), Snapivity (Erresuma Batua) eta Alice Biometrics (Espainia) izan dira. Hauek guztiak berrikuntza maila handiko proposamenak aurkeztu dituzte eta Nazio Batuek bultzatutako Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datoz.

Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidentea oso pozik agertu da nazioarteko lehiaketa honek izan duen oihartzunarekin: “Oso pozik gaude ekimen honek izan duen eraginarekin eta San Mames estadioak bere zaleei eta Bilbok aukeratzen dituen milaka turistei eskain diezaiekeen potentzialtasuna ulertu dute. Athletic Clubek irmoki egiten du berrikuntzaren eta teknologia berrien alde, eta espero dugu lehiaketa honetako bi enpresa garaileak gure kolaboratzaileen ekosistematik abiatzea, beren ideiak eta proiektuak gure klubaren errealitatean txertatuz”.

Necsum Trison

Necsum Trison enpresa bizkaitarraren proposamenak teknologiaren bidez esperientziak garatzea du helburu. Necsumek turismoa suspertzen lagundu nahi du, hirietan espazio bakar eta berritzaileak sortuz. Bere proposamenaren helburua da bisitari-kopurua eta egonaldiaren iraupena handitzea, eta bisitatutako lekuetara itzulera bermatzea, aurretik izandako eskaintza digitalaren eta esperientziaren ondorioz.

‘Pre-seed’kategoriako sariak challenge honetan aurkeztutako ideia berritzaile eta sortzaileena aintzatesten du, eta Athletic Clubeko berrikuntza-ekosistemarekin eta teknologia berriekin lankidetzan aritzeko aukera emango dio irabazleari. Honen harira, proposamenean aurkeztutako edukiak klubeko kanal digitalen eta komunikazio-kanalen bidez hedatzen lagunduko da, eta erakundeen arteko baterako lan-saioetatik sortzen diren bestelako ekimenak baloratuko dira.

Orwell

Orwellek hutsune handi bat bete nahi du merkatuan, irtenbide oso originalak garatuz: ziberkirolaren jokoak. Murgiltzeko eta lehiatzeko bideo-jokoak eskaintzen ditu, errealitate birtuala eta areagotua (RV/Ra) erabiliz, jolaserako grina eta erresistentzia fisikoa uztartuz eta eSport-en mundua eta kirol tradizionalak elkartzen dituen esperientzia eskainiz. Gainera, kirolaren eta jarduera fisikoaren balioak sustatzen ditu, benetako kirolaren mugimenduak eta mekanika kopiatzen dituen joko lehiakorra eskainiz.

Seed kategoriako irabazlea, bere irtenbidea edo emaitza benetako ingurune lehiakorretan azkar ezartzekoa dela frogatuta, Athletic Clubeko berrikuntza eta teknologia berrien ekosisteman sartuko da. Klubean aplikagarritasunaren bideragarritasuna egiaztatu ondoren, proiektu zehatz bat ekar dezakeen berrikuntza-mailako lankidetza-hitzarmena baloratuko da.

Era berean, proposamenean aurkeztutako edukiak klubaren kanal digitalen eta komunikazio-kanalen bidez zabaltzen lagunduko da, eta erakundeen arteko baterako lan-saioetatik sortzen diren bestelako ekimenak baloratuko dira.