

Angel Villacampak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean RCD Espanyolen aurka bihar 18:30etik aurrera jokatuko duten partidaren atarikoan. Dani Jarque Kirol Hirian jokatuko da Primera Iberdrolako seigarren jardunaldiko partida. Real Madrilen aurka galdu eta hiru egun eskasera iritsiko den lehia honetan, Vanessa Gimbert ez da egongo deialdian.
Entrenatzaile zuri-gorriak konfiantza eskatu die jokalariei azken bi partidak galdu ostean: “Taldeak badaki sinetsi egin behar dugula. Jokatzeko moduarekin aintzatetsita sentitu gara, puntuak lortzen genituen eta gainditzeko zaila zen taldea izatea lortu genuen. Zalantza pixka bat sortu zaigu eta lortzeko gai garenez, ahaztu gara apur batez”.
“Beste talde batzuk ikusten ditudanean, harro sentitzen naiz gure jokalariez, eta goian egoteko eta talde horiei begietara begiratzeko gai garela uste dut. Hori bai, golak ez sartzeak kezkatzen nau, ez baitugu hainbesteko arriskurik sortu amaieran. Golaren bidera itzuli behar dugu. Guk uste dugu ondo defendatzeak hobeto erasotzeko aukera ematen digula”, aitortu du Villacampak.
Aurkariari dagokionez, Villacampak “emaitza baikorrik aurkitu gabe” daudela esan du, baina “lortzen ari direna baino gehiago merezi dute. Tamaina eta azalera artifizial gutxiko zelai batean jokatzen dute, eta aurrekoan etxean galdu zutenez, puntu horiek berreskuratzen saiatuko dira. Espanyol honek ez du zerikusirik iazkoarekin. Iaz dena ilun ikusten zuten, maila galduta, eta aukera aprobetxatzen ari dira aurreko denboraldikoa ez errepikatzeko”.
Deialdia, 19 jokalarirekin
19 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: Andrea de la Navka, Amaia Peñak, Andrea Sierrak, Ainhoa Morazak, Garazi Muruak, Naroa Uriartek, Oihane Valdezatek, Nekane Diezek, Maria Diazek, Yulema Corresek, Jone Ibañezek, Marta Unzuek, Oihane Hernandezek, Eunate Arraizak, Sophie Istillartek, Lucia Garciak, Marta Pereak, Erika Vazquezek eta Leyre Monentek.



Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz