undefined

Espainiako selekzioak Lucia Garcia eta Ainhoa Moraza deitu ditu

Espainiako selekzioak Lucia Garcia eta Ainhoa Moraza deitu ditu

Bi lehoiek Jorge Vildaren zerrendan errepikatu dute

Lucia Garcia eta Ainhoa Moraza Athletic Clubeko jokalariak deitu ditu Espainiako selekzio absolutuak, Jorge Vildaren konbinatuak Polonia eta Moldaviaren aurka jokatuko dituen 2022ko eurorako sailkapen faseko bi partidetarako. Moldaviaren aurkako partida azaroaren 27an, ostiralean, jokatuko da, eta Poloniaren aurkakoa abenduaren 1ean, asteartean. Bi partidak 21:00etan izango dira Las Rozasen.