undefined

Lau partida abenduko hamaika egunetan

Lau partida abenduko hamaika egunetan

LaLigak Athleticen 13., 14. eta 15. jardunaldietako ordutegiak baieztatu ditu Valentziaren, Huescaren eta Villarrealen aurka; horien artean, 19. jardunaldia ere jokatuko da Real Madrilen aurka, Superkopagatik aurreratua

LaLigak jakitera eman ditu 2020-21 LaLiga Santanderreko 13., 14. eta 15. Jardunaldietarako ordutegiak. Athleticek Valentzia CF, SD Huesca (San Mamesen) eta Villarreal CF izango ditu aurkari jardunaldi horietan. Gainera, Real Madrilen aurkako 19. jardunaldiko partidaren data ere ofiziala egin dute, bi taldeek urtarrilean jokatuko duten Superkoparen harira hilabete bat aurreratu baita.

Hortaz, lehoiek 4 partida jokatuko dituzte 11 egunetan, abenduaren 12tik, larunbata (Valentzia CF – Athletic Club, 14:00etan) 22ra arte, asteartea (Villlarreal CF – Athletic Club, 22:00etan). Bi partida hauen artean, SD Huescaren aurka jokatuko dute etxean (ostiralean, 21:00etan) eta aipatutako neurketa Real Madrilen aurka, Alfredo di Stefanon (asteartean, 15:00etan).