undefined

San Mames Euskaraldia dela eta argiztatuko da

San Mames Euskaraldia dela eta argiztatuko da

Katedrala gaur hasi eta abenduaren 4ra arte, 21:00etan, argiztatuko da euskararen aldeko ekimenarekin bat egiteko

Athletic Clubek hainbat ekimenen bidez Euskaraldiarekin bat egiten jarraitzen du. Klubaren hainbat kidek euskararen aldeko egindako bideoarekin egin zuen bezala, orain talde zuri-gorriak San Mames argiztatuko du 21:00etan gaurtik, azaroak 20, abenduaren 4ra arte, egun horietan indarrean egongo baita urteroko ekimen hau.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua. Bere helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Norbanako gisa parte hartzeaz gain (‘ahobizi’ edo ‘belarri prest’), taldean ere parte hartu daiteke ariguneen bidez, hizkuntza praktikatzeko lekuen bidez.