

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean, UDG Teneriferen aurka Lezaman Primera Iberdrolaren bederatzigarren jardunaldian jokatu aurretik. Hiru porroten ondoren, joera aldatu behar da, eta lehoientzat oso ondo hasi zen lehiaketa honetan puntuak lortu. Aurrean, sailkapeneko liderra egongo da: Tenerifeko taldea, dena irabazi duena, galdutako eta berdindutako partida bat izan ezik.
Bere taldearen dinamikari dagokionez, Villacampak esan du “trabatzen gaituzten egoerak hobetu behar ditugu. Batez ere emozioak maneiatzea tokatzen denean. Egoera honetatik atera behar dugu, hori badakigu eta premiazkoena alaitasuna eta gure segurtasuna berreskuratzea da”.
“Porrotak jasotzen ditugun guztietan mingarria da eta suspertzea da helburua. Aste honetan punturik ez izatea gogorra da eta partidaren une batzuetan aurkaria baino gehiago izan gara. Egoera iraultzeko asmoa dugu. Taldeak nahikoa argudio ditu horretarako”, esan du entrenatzaileak.”Lasaitasuna ematen digu taldea entrenatzen ikusteak”.
Biharko aurkariari dagokionez, Villacampak badaki UDG Tenerife bolada onean dagoela: “Aurkari konplexua da, Real Madrilen aurkako lehen jardunaldian bakarrik huts egin du. Emaitza positiboak lortu ditu, eta sailkapenaren goialdean kokatu da. Lehengo urtean, etxean indartsu aritzen zen, eta kanpoan aurpegi ahulagoa zuen; asko hobetu dute. Partida luzea izango da, ez daukat zalantzarik. Kopan luzapenera joan behar izan genuen eta antzeko partida izango da”, esan du Villacampak.
Deialdia 18 jokalarirekin
18 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: andrea de la Nava, Amaia Peña, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Yulema Corres, Jone Ibañez, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia Garcia, Erika Vazquez, Leyre Monente eta Nerea Nevado.



Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz


Emakuzmekoaren taldearen plangintza otsailaren 21ra arte
Emakumezkoena
Emakuzmekoen lehen taldeak aste berri bat hasi du lehiaketarik gabe asteburuan Primera Iberdrolan


Indarrak hartzeko etenaldia
Emakumezkoena
Iturregiren lehoiak lehiatu gabe egongo dira bi astez eta Primera Iberdrolaren erritmoa berreskuratuko dute otsaileko azken asteburuan Real Betisen aurka Sevillan


Lucia Garcia, Espainiako selekzioaren deialdian
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria otsailaren 15etik 24ra joango da 2022ko Eurokoparako sailkatzeko bi partida jokatzeko


Porrota Matapiñoneran
Emakumezkoena
Lehoiek puntu baliotsua lortu ahal izan dute Madril CFFren aurka jokatutako bigarren zati on baten ostean, baina Lucia Garciaren gol bat ez da markagailura igo nahiz eta legezkoa izan


Reto Iberdrolako filialen partida atzeratuta
Emakumezkoena
Pampinek zuzentzen duen taldeak eta FC Bartzelona B-k ezin izango dute igandean elkarren aurka jokatu Kataluniako taldean dauden COVID-19 kasu positiboengatik


Madrid CFF, kontuan hartzeko aurkaria
Emakumezkoena
Lehoiek Primera Iberdrolaren talde sendoenetako baten aurka jokatuko dute gaur, 17:00etatik aurrera, Matapiñoneran