

Hiru porroten ondoren zuri-gorriek egoera txarra irauli nahi dute. Lehoiek Levanteren aurka galdu zuten etxean eta Real Madril eta RCD Espanyolen kontra Lezamatik kanpo. Athletic Clubek Primera Iberdrolako liderraren aurka arituko da bihar, 11:00etatik aurrera. UDG Tenerifek bost garaipen lortu ditu jarraian, eta bederatzigarren jardunaldian bolada ona luzatzeko prest egongo da. Villacamparen taldea, aldiz, garaipen baten beharrean da, goiko postuetara hurbiltzeko.
Tenerifeko taldeak bikain hasi du denboraldia eta zenbait partida atzeratu egin direnez, Bartzelonari sailkapeneko lehen postua kentzea lortu du. Francis Diaz entrenatzailea urtarrilean iritsi zen klubera egonkortasuna eskaintzeko taldeari, aurretik hiru entrenatzaile aulkian izan zituelarik. Seigarren denboraldia da Lehen Mailan talde kanariarrarentzat, eta Maria Jose eta Martin Prietoren gola eta lidergoa izaten jarraitzen dute. Harrobiko jokalariez gain, Simpson eta Jordan jokalari estatubatuarrek eta Higuera venezuelarrak ere indartu dute taldea.
Estatistikei dagokienez, ligan Lezaman jokatutako bost partidetatik UDG Tenerifek lau galdu ditu eta garaipena partida bakar batean lortu du, 2017-2018 denboraldian. Bi taldeen arteko azken norgehiagoka Erreginaren Koparen aurreko edizioan izan zen, final-zortzirenetan. Kanporaketa honetan lehoiek garaipena lortu zuten Kanarietako taldea luzapenean 3 eta 0 gainditu ondoren.


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz