

Gaizka Garitanok, San Mamesen Real Betisen aurka jokatzeko 24 ordu eskasera, erantzun ditu komunikabideek egindako galderak. Athleticeko entrenatzaileak partidaren garrantziaz ohartarazi du, baina ez du uste “oraindik finala denik, Ligako hamargarren jardunaldia delako”.
Deriokoal adierazi duenez, talde andaluziarra “oso ona da teknikoki. Baloia ondo mugitzen dute, eta horrek presioan adi egotera behartuko digu. Defentsan sufritzen ari dira eta hori aprobetxatu behar dugu”. Talde andaluziarrak 12 puntu lortu ditu partida bat gehiago jokatuta: “Garaipena dugu buruan. Betisen puntu berdinekin jarri nahi dugu, guk baino garaipen bat gehiago lortu baitute. Talde asko berdinduta daude inguru honetan”.
Derioko entrenatzaileak Katedralean indartsu jokatzearen garrantzia azpimarratu du: “Etxeko azken bi partidak irabazi ditugu, Levanteren aurka partida ona eta Sevillaren aurka bigarren zati bikaina eginez. Puntuak atera behar ditugu San Mamesen, nahiz eta gure jendearen laguntzarik ez izan”.
Halaber, bi areatan asmatzearen garrantzia azpimarratu du: “ordena eta jokoaren egitura lantzea da errazena, oreka emateko, baina zaila da ateetan egin beharrekoa zuzentzea. Zortzi partidatan, aurkariek izan dituzten ia aukera guztiak sartu dizkigute. Gehiago asmatu eta eraginkortasun handiagoa izan behar dugu, eta azken pasean zehatzagoak izan behar gara gol aukera argiagoak sortzeko”.



Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik