

Athletic Clubek 4-0 jipoitu du Real Betis San Mamesen eta sailkapeneko zortzigarren postuan dago. Partida honetan lehoiek une oro jokoan agindu dute, bai baloiaren jabetzan bai Villalibreri baloiak abiaduran jaurtikiz. Aurrelaria amesgaiztoa izan da Betisen atzeko lerroarentzat.
Gaizka Garitanok Laligan Athleticekin egindako gol-kopuru handiena laster hasi zen asmatzen: Villalibrek area barruan hutsunera joan eta Victor Ruizek baloia bere atean sartu zuen. 8. minutua zen eta bost geroago, BELek Betisi berdinketa baliogabetu zion, erdiko ezkerreko atzelaria jokoz kanpo zegoelako.
Berenguer, Emersonentzat amesgaiztoa, gola egiteko zorian egon zen markagailuan abantaila heldu aurretik, eta Williamsekin egindako posizio-aldaketa batean 2-0ekoa heldu zen: Iñakiren erdiratze bikaina Villalibrek buruz jo eta Capak, buruz, Claudio Bravok urrundutako baloia sareetara bidali zuen. Berenguerri berari 3-0ekoa baliogabetu zioten ustez Emersoni kamisetatik helduta. Hirugarrena Villalibre eta Williamsen arteko elkar-ulertze ezin hobean ere iritsi ahal izan zen, baina Bravok saihestu zuen.
Athleticek, Vencedor eta Vesga bikote sendoarekin, are hobea jokatu zuen atsedenaldiaren ostean. Yeray atzetik nagusitasunez atera zen eta Berenguerrek gozoki bat utzi zion Bufaloari, baina Bravoren agerpen onaren erruz ez zuen gola sartu. Lau gol jaso arren, txiletarra Betisen onena izan zen. Baina 3-0ekoa bi minutu geroago iritsi zen, 58.ean, Berenguerrek, Villalibrek (lehen hiru goletan parte hartu zuen) eta Muniainek egindako jokaldi bikain batean. Ez zuen Ikerrek gola sartu lehenengo aukeran, baina Bravoren geldiketaren ostean plantxan bota zuen bere burua hirugarrena egiteko.
Laugarren eta azken gola ere ikusgarria izan zen, hamar minutu geroago. Yuriren erdiraketa bikaina Berenguerrek ezkerrarekin amaitu zuen, Torinotik iritsi zenetik egindako bigarrena. Bosgarren baterako denbora egon zen, baina Bravok Capari kendu zion geldiketa on batekin. Gau biribila izan zen lehoientzat.



“Gehien pozten nauen neurketako bat da”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Athleticek Granadari irabazi ostean eta bere taldearen maila azpimarratu du, Kopako hamaikakoarekin alderatuta “bederatzi aldaketa” izan baititu


Berenguerrek Granadaren aurkako garaipena sinatu du
Lehen taldea
Lantalde lorpena izan zen, 91. minutuan gauzatuta, baina Villalibreren gol bikainarekin hasitakoa


Hamaikakoak: Athletic Club-Granada CF
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz