undefined

Peñista Eguna buruan

Peñista Eguna buruan

Barakaldoko Peña Beurko Berriak, egun berezi hau atzeratzera behartuta, aurrera jarraituko du 2021ean, Yerayren babesarekin

Barakaldoko Beurko Berria Peñak burrukan jarraituko du atsedenik gabe, pandemiak behera egin eta pixkanaka normaltasuna berreskuratu arte. Horrek esan nahi du maiatzean koronabirusaren ondorioz bertan behera gelditu zen Peñista Eguna, indar gehiagorekin itzuliko dela herrira, datorren udaren atarian.

Peñista Eguna Athletic Clubeko Peñen Elkarteak antolatutako denboraldi amaierako ospakizuna da. Elkarteko 180 peña baino gehiagoren ordezkariei harrera egingo die festa honek, jarduera desberdinez betetako jai egun berezi batean.

Peña Beurko Berria 2012ko udaberrian sortu zen, eta 2014ko urrian jaso zituen klubaren bereizgarri guztiak inaugurazio ofizialean. 44 kide ditu eta Athleticek gaur egun Barakaldon dituen 6 peñetariko bat da, Peña Urzaiz, Peña Txopo Sanbi, Peña Athletic Iñaki Lafuente, Peña Javi Gonzalez Gurutzeta eta Peña Athletic Club Gurutzeta Taldeekin batera.

Elkarte honen asmoa gure lehoi eta jokalaria den Yeray Alvarez ohorezko gonbidatua izatea da, aurreko Peñista Egunean aurreikusita izan zuten bezala. Barakaldoko defentsa Peñista Eguna gogoratu nahi izan zuen: “ziur nago laister ospatuko dugula. Besarkada handi bat”.