

Athleticek 4 eta 0 irabazi zion atzo Real Betisi San Mamesen, Gaizka Garitanoren taldea konfiantzaz betetzen duen garaipena lortuz eta Ligako zortzigarren postuan kokatuz. Gol festa aprobetxatuz, Athleticek mende honetan Katedralean Ligan egindako gol-kopuru handiak gogoratu nahi izan ditugu, lau gol edo gehiagoko aldearekin irabazitako partidetan.
Errepasoa kronologikoki hasiz, 2000-01 denboraldiari ekingo diogu, lehoiak 4-0 gailendu baitzitzaizkion Real Oviedori Fran Yesteren bikote bati, eta Javi Gonzalez eta Julen Guerreroren golei esker.
Hiru denboraldi beranduago, 2003-04an, zale zuri-gorriek bi gol festa bizi izan zituzten berriro. Ligako hirugarren jardunaldian Ernesto Valverderen taldeak, Joseba Etxeberriaren eta Ismael Urzaizen bi bikoteekin, Mallorca 4-0 mendean hartu zuen. 33. jardunaldian Zaragoza izan zen biktima, emaitza berdinarekin eta Etxeberriaren, Asier Del Hornoren eta Yesteren bi golekin.
Real Mallorcak gol kopuru berbera jaso zuen hurrengo denboraldian ere: Yesteren bi golek, Santi Ezquerroren batek eta Carlos Gurpeguiren beste batek garaipena eman zuten.
San Mames berriko lehen denboraldiak (2013-14) bi gol kopuru utzi zituen oroitzapenerako: set bat (6-1) Almeriari, eta Mikel Ricok, Ander Herrerak, Laportek, Adurizek eta Ibaik bi gol sartu zituzten. Granada 4-0 garaitua izan zen Adurizen hat-trick bati eta Gurpegiren gol baten bidez.
Hurrengo denboraldian ere bi gol kopuru lortu zituzten lehoiek, biak Ligako azken txanpan. Lehenengoa Getaferen aurka izan zen, 4-0eko emaitzarekin 32. jardunaldian: Ibai, Markel Susaeta eta Aduriz (bi aldiz) izan ziren golegileak. Adurizen beste bi bikote batek, eta Iraolak eta Beñatek LaLigako azken jardunaldian sartutako golei esker, talde zuri-gorriak zazpigarren postuan bukatu zuen denboraldia Vila-reali 4 eta 0 irabazita.
Ligako azken goleada, atzokoaren aurretik, 2016-17 denboraldian izan zen. Lehoiek Las Palmas garaitu zuten 5 eta 1 eko emaitzarekin. Mikel San Josek ireki zuen markagailua eta Iker Muniainek eta Aritz Adurizek egindako bi bikoteekin amaitu zen jaialdi zuri-gorria.
Gainera, mende honetan Athleticek birritan lortu du marka hau San Mamesetik urrun. Biak Osasunaren aurka izan ziren Sadarren: lehenengoa 2013-14 denboraldian, lehoiek 1 eta 5 irabazita eta bestea 2002-03 denboraldian emaitza berarekin.


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean


Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Lehen taldea
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera


Berenguer, gol-bolada onean
Lehen taldea
Athletic Clubeko azken fitxaketa goleatzaile zuri-gorrien lehen postuan kokatu da LaLigan sartutako sei golei esker, lau azken bost partidetan


Laburpena I Athletic Club 1-1 Villarreal CF (LaLiga 24. J)
Lehen taldea
Athleticek puntu bat lortu du Katedralean jokatu den Vila-realen aurkako partidan