undefined

“Dinamika irabazlean sartzeko gogoa dugu”

“Dinamika irabazlean sartzeko gogoa dugu”

Mikel Vesgak adierazi duenez, taldearen lehentasuna “Betisen aurka egindako partida handiaren ostean emaitza positiboak pilatzen jarraitzea da”

Mikel Vesgak agerraldia egin du gaur Lezamako prentsa aretoan, komunikabideen aurrean, igandean Alfonso Perez Coliseumean (16:15ean) Athletic Clubek eta Getafek jokatuko duten partidaren aurretik. Arabako erdilariak azaldu duenez, neurketa “kontzientziaz eta, ahal bada, ohi baino motibazio handiagoarekin” prestatzen ari dira. “Astean zehar, taldeak beste garaipen bat lortzeko duen gogoa nabaritzen duzu. Ez dugu nahi azken asteetakoa errepikatzea. Partida ona egin eta Getafen hiru puntuak lortzeko konbentzituta gaude. Emaitza on batek bultzada ikaragarria emango liguke”, dio Vesgak.

Joan den astelehenean Betisen aurkako garaipenean hasierako taldean izan zen Mikel, eta “talde osoak” egin zuen lana azpimarratu du: “Garaipen ona da zentzu askotan: genuen beharragatik, partida oso onak egiteko gai garela konturatzeagatik eta garaipenak lortzen jarraitzeko jarraitu beharreko bidea ezartzem duelako. Hiru puntuak atera ditzakegula sinetsita goaz Getafera”.

Gaizka Garitanoren aginduetara minutuak gehitzen jarraitu nahi du erdilari ezkertiarrak: “Jokalari ororen nahia da, minutuak izatea eta lehiatzeko aukera izatea. Garrantzitsuena buruz eta fisikoki prest egotea da. Azken partidna, talde osoa bezala, gogotsu eta indartsu egon nintzen. Denon artean energia positiboaz kutsatzen gara eta hainbat emaitza positibo lortzeko gogoa dugu. Dinamika irabazlean sartzeko gogoa dugu”.