undefined

Fair Play Finantzarioaren inguruko eztabaida izan da San Mamesen

Fair Play Finantzarioaren inguruko eztabaida izan da San Mamesen

Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak eta Jon Berasategi zuzendari nagusiak klubaren jarrera goraipatu dute, pandemia gorabehera

Athletic Clubek Aitor Elizegi presidentea eta Jon Berasategi zuzendari nagusia izan ditu ordezkari San Mamesen, Fair Play Finantzieroaren eta futboleko telebista eskubideen inguruan Lehiaren Euskal Agintaritzak antolatutako eztabaida batean. Horiekin batera, Andreu Camps Espainiako Futbol Federazioko idazkari nagusiak, Maria Tato erakunde horretako Emakumeen Futboleko zuzendariak, Javier Tebas LaLigako presidenteak, Juan Luis Gurutzelegui Nazio Batuetako Lehiaren Politikako eta Kontsumitzaileen Babeseko Departamenduko buruak eta Amaia Gorostiza Eibarko Kirol Federazioko presidenteak parte hartu dute.

Diego Armando Maradonaren heriotzaren harira keinu bat izan ostean, Elizegik esan du “2020a urte konplexua” dela, baina “aukera” ere badela. “Athletic beti dago leku berean eta Fair Play Finantzieroan sinesten du”, adierazi du presidenteak. Athletic-Betis irekian eskaini den denboraldiko partidarik ikusiena izan dela azpimarratu du, “nahiz eta gure zaleak konfinatuta egon”. “Athletic prest dago nazioarteko kalitatezko ordutegi eta eduki batean lan egiteko, baina gure zaleekin, bazkideekin eta publikoarekin zelaian. Malguak izan behar dugu”, esan du.

Athletic “kezkatuta eta itxaropentsu” dagoela esan du Berasategik. “Kluba oso sendoa da, baina diru-sarrerak izugarri murriztu dira bi urte hauetan, bereziki ‘Match-Day’ ri, estadioko diru-sarrerei, dendei eta Athletic Museoari eragiten dielako”. Kuota soziala defendatu du, Athleticek Batzarrari egingo dion proposamena, eta aurrekontuetan ez dela harrobian eta emakumezkoen futbolean diru-kopururik kendu gogoratu du, “klubaren oinarrien aurka” joango litzatekeelako.