undefined

Oztopoak oztopo, Ane Azkonak ez du irribarrea galdu

Oztopoak oztopo, Ane Azkonak ez du irribarrea galdu

Ekainean eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi ostean, aurrelari zuri-gorriak positiboki egin du aurrera errekuperaketa prozesuan

2019-2020 denboraldi bikaina burutu ostean, Ane Azkonak zorigaiztoko ezbeharra izan zuen ekainaren 9an. Emakumezkoen lehen taldea, liga COVID-19k martxoan bukatuta, hiru astez entrenatu zen Gazituagan (Zamudio). Garazi Muruarekin ustekabean edukitako kolpe batean, Ane Azkonak min hartu zuen belaunean. Neskak argi ikusi zuen karraskada entzun zuenean, eta ondoren egin zizkioten probek ebakuntza gelatik pasatzera behartu zuten nafarra, eskuineko belaunaren aurreko lotailu gurutzatuaren haustura konpontzeko.

Uztailean ebakuntza egin eta “urtebetetzeko opari gisa belaun berri bat jaso ondoren”, Ane Azkonak Klubeko Zerbitzu Medikoek ezarritako prozesua jarraitu du orain arte. Bere hankak indarra hartu du eta Lezamako belarretan korrika egiteko gai da jada, faltan botatzen dituen taldekideei zeharka begiratuz. “Azkenean, min hartuta zaudenean, apur bat isolatzen zara. Baina egoera honek nire buruaz asko ikastea eragin dit, nire gorputza eta Athletic Clubeko fisioak eta medikuak hobeto ezagutzea”, azaldu du Arrotxapeakoak.

Aurrelari zuri-gorriak modu positiboan egin du aurrera errekuperaketa prozesuan, eta, zalantzarik gabe, bere itzulera errefortzu handia izango da lehoien lehiaketako azken txanparako Primera Iberdrolan. Azkonak ez du inoiz irribarrea galdu eta bizitzan agertzen den edozein oztoporako “filosofia” oso gomendagarria aukeratu du.